GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-13
- Euskadiko traineru txapelketa
Hondarribiak hirugarrena nahi du jarraian
·Arkote bere zaleen aurrean arituko da, eta titulua eskuratzen ahaleginduko da

DONOSTIA

Azken urte bietako garailea, Hondarribia, faborito dela jokatuko da gaur eguerdian Euskadiko Traineru Txapelketa Plentziako uretan. Gipuzkoako txapeldunarekin batera beste zazpi traineru izango dira uretan, tartean ostegunean Bizkaiko Txapelketa bereganatu zuen Arkote. Plentziarrak bere zaleen aurrean arituko dira, eta ezustekoa eman eta garaipena etxean geratzen ahaleginduko dira.

Ama Guadalupekoa eta Plentzitarra ontziek ohorezko txandan egingo dute arraunean, Isuntzako Lekittarrarekin eta Zarauzko Enbatarekin batera. Aurretik, Orio, Zumaia, Urdaibai eta Ondarroa izango dira lehenengo txandan.

Orain arte jokatutako probetan, Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) San Miguel Ligakoetan zein bestelakoetan, Hondarribia jaun eta jabe izan da. Mikel Orbañanosek zuzentzen duen taldea denboraldi biribila egiten ari da, eta azken urte bietako Euskadiko txapeldunak izanik eurak dira kinieletan hoberen sailkaturik daudenak. Gauzak behar bezala joanez gero, gipuzkoarrek irabazi beharko lukete, baina estropadak uretan jokatzen dira, eta eremu horretan erakutsi behar da nagusitasuna. Faboritismoak, beraz, anekdotikoak direla esan daiteke.

Arkote da kinieletan bigarren sailkatuta dagoen taldea. Plentziarrak beren zaleen aurrean arituko dira arraunean, eta horrek motibazio gehigarria emango die. Gainera, ostegunean erraz gailendu ziren Bizkaiko Txapelketan, eta Gipuzkoako txapelduna ezustean hartu nahi dute. San Miguel Ligan Plentzian jokatu zen proban hirugarren sailkatu ziren Jose Carlos Popi Gonzalezen mutilak, hondarribiarrengandik zazpi segundora, eta estropada eremua menperatuta dute.

Zarautzek ere aukerak izan ditzake. Gipuzkoan bigarren sailkatu ziren, eta zarauztarrak oso lan txukuna egiten ari dira TKE Ligan. Enbatak ez du ezer galtzeko gaur, eta aintzat hartzeko ontzia izango da.

Isuntzak, berriz, zaila izango du titulua eskuratzea. Lekeitiarrek lan bikaina egin zuten Bizkaikoan, Urdaibairen aurretik sailkatu ziren, eta Euskadikoaren ohorezko txandan izatea saria da haientzat.

Argi, halaber, itsasoaren baldintzekin. Izan ere, lehen txandaren eta bigarrenaren artean aldeak egon daitezke, eta horri probetxua atera diezaiokete uretan izango diren lau taldeek. Orioko San Nikolas eta Urdaibaiko Bou Bizkaia ontziek, koadrila indartsuak izanik, aurrean egon beharko lukete, baina Zumaia eta Ondarroa aurrean egoten ahaleginduko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Diplomazia, berandu eta eskas
Jendartea
Un vertido de hidrocarburos en plena biosfera del Urdaibai
Euskal Herria
Garzón y Lakua dan vía libre a la marcha pero vetan a Batasuna
Euskal Herria
«Fort Apache» amplía sus instalaciones de la mano del Consejo de Ministros
Kirolak
Florencio sorprende en el Boulevard
Jendartea
Kalejira por las fiestas populares
Mundua
Israel pospone el alto el fuego a la ocupación total del sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss