GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-13
- Zarautz Hiria Torneoa
Olaizola II.ak eta Otxandorenak aise lortu dute finalerdietarako txartela
·Gonzalez eta Eulate 22-6 hartu zituzten mendean, eta Xala eta Pascual zain dituzte

OLAIZOLA II - OTXANDORENA 22
GONZALEZ - EULATE 6

Pilotakadak: 361. Iraupena: 40. Markagailua: 0-1, 5-1, 5-3, 16-3, 16-5, 18-5, 18-6, 22-6. Sakez: 3 Olaizola II.ak eta 1 Gonzalezek. Egindakoak: 14 Olaizola II.ak, bat ere ez Otxandorenak, 4 Gonzalezek eta bat ere ez Eulatek. Galdutakoak: 2 Olaizola II.ak, bat ere ez Otxandorenak, 8 Gonzalezek eta bat ere ez Eulatek. Gorabeherak: Sarrera polita Zarauzko Aritzbatalden.

DONOSTIA

Aimar Olaizola eta Iñaki Otxandorena Zarautz Hiria Torneoko finalerdietan dira jada, bertara iristeko egon zitezkeen bide guztietatik motzena eta azkarrena hartu eta gero. Izan ere, Asegarceko bikoteak nahikoa izan zituen berrogei minutu hogeita bira iritsi eta hurrengo kanporaketara pasatzeko. Han Xala eta Pascual dituzte zain.

Olaizola II.ak eta Otxandorenak neurketa erosoa izan zuten atzo Zarauzko Aritzbatalden. Partida hasi aurretik, ordea, ez zirudien halakoa izango zenik, baina Gonzalezek eta Eulatek ez zuten beren maila eman, eta asko erraztu zuten beren aurkarien lana.

Aspeko bikoteak lortutako tanto batekin ekin zioten norgehiagokari. Lau pilotariek lan polita egin zuten orduan, eta Gonzalezek zabalera airez egindako kintze batekin lortu zuten aurrenekoa urdinek. Hortik aurrera, ostera, ezer gutxi egin zuten Azkaineko aurrelariak eta Eulatek, eta Olaizola II.ak eta Otxandorenak hartu zuten protagonismoa.

Asegarceko bikoteak sekulako erakustaldia eman zuen. Goizuetako aurrelaria jaun eta jabe izan zen aurreko koadroetan, eta atzekoetan, berriz, Oronozko atzelariak ere bere nagusitasuna erakutsi zuen. Otxandorenak partida guztian zehar bizkarra erakutsi zion Eulateri, eta Oteizakoak pilotakada bat bera ere galdu ez zuen arren, ezin izan zion aurre egin.

Hala, Olaizola II.ak neurketa erosoa izan zuen. Buruz Buruko txapeldun ordeak hamalau tanto lortu zituen guztira, era guztietakoak, eta zein baino zein politagoa. Kantxa erditik zabalera moztutako pilotakadekin hiru lortu zituen goizuetarrak, eta beste hainbeste airez eta hasierako jokaldiarekin. Txokoan dejada bi egin zituen, eta hormabikoz, atzean eta boleaz tanto bana lortu zituen. Gainera, akats gutxi egin zituen, bi baino ez ­biak erasoan egindakoak­, eta ezker eskuan izandako arazoak ahaztuta dituela erakutsi zuen. Aurreko koadroetako bere aurkariak, Gonzalezek, aldiz, lau tanto egin zituen, baina zortzi pilotakada galdu, horietatik erdiak erasoan. Atzean, Otxandorenak eskuinkada ikusgarriak eman zituen.

Titín y Lasa se miden hoy a Leitza y Zerra

Los dúos Titín III-Lasa III y Leitza-Zearra disputarán hoy ­el festival comienza a las 17.15­ el segundo choque de cuartos de final del Villa de Zarautz. El duelo se presenta muy equilibrado, pese a lo cual el binomio de Aspe saldrá como ligero favorito. Leitza, que atraviesa un gran momento de juego y ha sido premiado por su empresa, intentará junto a Zearra lograr el billete para la segunda semifinal. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Diplomazia, berandu eta eskas
Jendartea
Un vertido de hidrocarburos en plena biosfera del Urdaibai
Euskal Herria
Garzón y Lakua dan vía libre a la marcha pero vetan a Batasuna
Euskal Herria
«Fort Apache» amplía sus instalaciones de la mano del Consejo de Ministros
Kirolak
Florencio sorprende en el Boulevard
Jendartea
Kalejira por las fiestas populares
Mundua
Israel pospone el alto el fuego a la ocupación total del sur de Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss