Asier HORMAZA | Antzezlea
«Sasoi honek, normalean, lanean harrapatzen nau urtero»
Getxoko Antzerki Eskolan ikasi zuen ogibidea. Gaztetatik argi zuen zein zen bere bokazioa. Geroztik hainbat antzezlanetan, filmetan eta telesailetan hartu du parte. Egun, geldiezin dabil; hainbat proiektu ditu eskuartean. Film bat amaitu berri du eta hurrengo bi eginbeharrak bi antzezlan dira. Telebistako umore alderdia alde batera utzi ondoren, draman buru-belarri sartu da. Horixe da, bere hitzetan, gehien landu duen generoa.
Asier Hormaza 1970. urtean jaio zen Getxon. Herri
bereko Antzerki Eskolan egin zituen lehen antzezlanak. Urteak joan ahala,
gustuko duen beharrean jarraitzea lortu du eta udan ere lanean jarduten da
gelditu gabe. Gaztea den arren, parranda pixka bat egiteko gogorik ere ez omen
zaio gelditzen.
Oporretan ala lanean zaude?
Oraintxe pelikula bat bukatu berri dugu, eta orain egun batzuk ditut, baina, egia esan, gutxi, zeren eta ikasten jarri behar dut hurrengo antzezlane- rako. Hor tarteka ibiliko naiz, lanean eta oporretan.
Zein dira film eta antzezlan horiek?
“Eutsi!” filma izan da. Ekainean hasi genuen eta oraintxe bukatu dugu. Antzerkiak “Artea” du izenburua.
Zein paper egiten duzu filmean? Zein da zure pertsonaia?
Pelikula horretan Martin naiz, eta bi urte daramatza langabezian. Lan egin zuen enpresan ekintzak egiten dituzte, baina lagunarekin, Keparekin, euren aldetik ekintza bat egiteko asmoa dute Tourrean. Hara abiatzen dira eta hainbat gauza gertatzen zaizkie bidean... Film honetan umorea eta drama konbinatzen dira. Nire pertsonaia, gainera, komikoa baino gehiago dramatikoa da.
Agian telebistaren eraginagatik izango da, baina ohituago gaude zu umorezko paperak antzezten ikustera.
Bai antzerkian baita zineman ere drama landuagoa daukat. Komedia gehiago telesailetan edo antzerkian izan da, nahiz eta telesailetan ere askotan umorezko paperak ez egin. Hala ere, egia da, agian, publikoarentzat ezagunagoak izan direnak komediak izan dira, baina biak landu ditut.
Udan zer egin ohi duzu normalean?Lan egiten duzu?
Normalean bai, lanean ibiltzen naiz. Dena den, izaten ditut bi bat asteko oporrak ere. Saiatzen naiz, ahal dudan neurrian, opor batzuk hartzen, baina normalean udak beti lanean harrapatzen nau.
Udan lan handiagoa duzu? Ez, lan handiagoa ez, baina bai udazken baita negurako proiektuak prestatzeko uda erabiltzen dugu normalean.
Kanpora joaten zara edo hemen gelditzen zara?
Ahal badut, behintzat, kanpora joaten saiatzen naiz. Aurten ez naiz mugituko, baina orain arte beti kanpora joan naiz.
Galdera tipikoa:mendia ala hondartza?
Biak gustukoak ditut; bata eta bestea gustatzen zaizkit. Ez daukat preferentziarik bata edo bestea aukeratzeko.Eta lagunekin zaudenean telebistan ikusi
zaitugun bezalakoa zara? Egia esateko, ez. Telebistan lanean nabil, eta kanpoan, kanpoko bizitza da. Nire bizitza normalean, beste edozein pertsonak bezala, nire umorea izango dut, baina ezer berezirik ez.
Jendeak asko ezagutzen zaitu kalean?
Ez dakit, ez diot horri arreta jartzen. Noizean behin, baten bat hurbiltzen da, baina ez diot horri erreparatzen. Gustatzen zaizu hurbiltzea?
Modu onean hurbiltzen badira, bai. Egia esan, inoiz ez zait modu txarrean inor hurbildu. Modu onean hurbiltzen badira, hitz egiteko aukera ematen badu, eta jende atsegina ezagutzeko baldin bada, gustatzen zait, baina ez dut hori bilatzen.
Zer nahiago duzu:zinema, antzerkia edo telebista?
Hirurak; hiruretatik ez dut bat aukeratzen. Denak gustatzen zaizkit. Gainera, hirurekin oso gustura nabil, eta aukera dagoen bitartean, behintzat...
Lanean, antzezlanetan-eta, badaukazu
jendearen aurrera atera baino lehenagoko maniarik? Ez daukat inolako maniarik;ez dut ezer berezirik egiten eta ez dut ezer behar. Gidoiak prestatu eta ikasteko metodologia
berezirik erabiltzen duzu? Lanak berak, antzerkiak, metodo berezia eskatzen du.
Aktoreek landu behar ditugu bai pertsonaiak, baita pertsonaiaren nondik norakoak
ere, eta bere zergatiak ere ikasi behar izaten ditugu. Gero, ikastean ez dut
ezer berezirik egiten.
Zein da beti interpretatu nahi izan
duzun papera?
Ez dakit, oraindik ere ez dut pentsatu. Nire
ibilbidearen bukaeran jakingo dut. Errepaso bat egiterakoan jakingo dut: hau
gelditu da kanpoan, edo hau egin dut eta hori izan da gehien gustatu zaidana.
Zure aktore faboritoa? Ez daukat aktore faboritorik. Niri istorioak
gustatzen zaizkit eta nola kontatzen diren. Horren barruan, batzuetan aktore bat
gustatuko zait, beste batzuetan beste bat, baina ez daukat bakarra eta faboritoa
dena.
Jakingo zenuke antzezle perfektua osatzen?
Egia esan, ez dakit. Ez daukat horren erantzuna eta ez dut uste inork daukanik. Paper bakoitzak, pertsonaia bakoitzak eskakizun batzuk ditu aktore bat aukeratzeko. Aktore batek, agian, paper batean %100a ematen du eta beste batean %60. Beraz, zaila da antzezle perfektua izango litzatekeena nola osatu jakitea.
Uda ondorena nola dator? Proiektu askorekin?
Printzipioz, “Artea” antzezlanaren estreinaldia izango dugu irailean. Hurrengo antzezlana ere udaberri parterako prestatu behar dugu. Printzipioz, beraz, bi proiektu horiek ditut esku artean hurrengo hilabeteetarako. -
|