GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-17
Ezker abertzaleak EAJ eta Ibarretxe egin ditu erantzule
·Donostian Ertzaintza oldartzearen aurka agertu dira Segi, Batasuna eta ANV

Donostian herenegun Segiren kanpainako mobilizazio baten aurka Ertzaintza oldartu izanaren erantzukizuna EAJri eta Ibarretxeri egotzi diete ezker abertzaleko hainbat erakundek. «Oso oker ibiliko dira beste iruzur bat egin nahi badute», esan du Segik. «Ertzaintzaren jarrera onartezina da», gaineratu du Batasunak.

DONOSTIA

Astearterako Segik antolatu zuen «Harresiak bota» kanpainako Donostiako manifestazioan ehunka gaztek parte hartu zuten, eta haiei bidea itxi zieten ertzainek. Oldartzea ez da oharkabean pasatu. Esaterako, gazte erakunde independentista eta iraultzailearen aburuz, erantzukizuna Juan Jose Ibarretxe lehendakariari, Javier Balza Lakuako Barne sailburuari eta EAJri dagokie.

Independentziaren aldekoa zen ekitaldi bat zapuztu nahi izan zutela adierazi ondoren (manifestazioa egin egin zuten gero, beste ibilbide batetik), zera esan du Segik:«Beste behin ere, Euskal Herriaren nahi eta aldarrikapenei bizkar eman eta Euskal Herria zanpatu, zatikatu eta inposaketa ezartzen duten agintari espainolei men eginez euskal herritarron aurka indarrez jo dute. Oker dabiltza horrela euskal gazteria borrokalaria kikilduko dutelakoan badaude, eta are okerrago bide horre- tatik independentziaren aldeko aldarria ito nahian badabiltza. Ez gaituzte geldituko!».

Herenegungo oldartze horretaz harago, horrako errealitatea alboratu eta beste iruzur bat egin nahi badute, oso oker ibiliko direla esan die Segik EAJko agintariei.

Batasunak ere prentsa adierazpen bat kaleratu du. Ertzaintzaren jarrera «onartezintzat» hartzen du, eta eraso horren erantzule zuzena EAJ dela eransten du. Aipamen zehatza egiten dio egun berean Bilboko alkate jeltzaleak esandakoari: «Hau al da Azkunak aipatzen duen jarrera demokratikoa? Non dago eskubide demokratikoen errespetua?»

Igandean Donostian egin zuten manifestazioan ertzain ugari zegoela esan eta galdera hau egin du Batasunak: «Herritarren aurka eta gazteriaren aurka izandako jarrera erasokorrarekin egin nahi al dio EAJk ekarpena prozesuari?».

Antzekoa izan da EAE-ANVren azterketa. «Ertzaintza eta bere nagusiak, lehendakaria eta EAJ, ez daude tregoan, ezker abertzaleari eraso egiten diote ahal duten guztietan». Balzari Estatu frantsesean alemanekin kolaboratzen zutenei begiratzea gomendatu dio: «Euskal Herriak ez du hori ahaztuko».



Cambio de actitud policial tras un llamamiento del PP
GARA

DONOSTIA

Las movilizaciones de Segi dentro de la campaña «Harresiak bota», en favor de la independencia, se están desarrollando a lo largo de este verano sin impedimentos. No los hubo en el arranque, en fiestas de Hernani, ni el 12 de julio en los Sanfermines de Iruñea (donde ni siquiera hubo presencia policial), ni en La Blanca gasteiztarra, aunque en esta ocasión la Ertzaintza sí estuvo en el recorrido. Esta tendencia se rompió anteayer en Donostia, al arrancar los ertzainas la pancarta y obligar a disolverse a los cerca de 400 participantes, que se reagruparon luego en otro punto. Según la explicación oficial trasladada ayer a varios medios, los convocantes no habían solicitado permiso. Se da la circunstancia de que la pasada semana el parlamentario del PP Carlos Urquijo instó a Balza a prohibir los actos de Donostia y Bilbo, y ofreció las fechas concretas de convocatoria. «No podemos acostumbranos a que organizaciones ilegales traten de burlar la ley», indicó al Departamento de Interior de Lakua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Ceres, Caronte y Xena se perfilan como los nuevos planetas del Sistema Solar
Euskal Herria
«Ahora vemos claro que entonces tenían órdenes de tirar a matar»
Ekonomia
La OPEP alerta de la «creciente divergencia» entre el precio del petróleo y de la gasolina
Ekonomia
Atzerakargako makina batek harrapatuta hil da langile bat Derion
Mundua
Luz verde al despliegue de 15.000 soldados libaneses, que sustituirán a los israelíes
Mundua
Muere en Brasilia el ex dictador Stroessner
Mundua
Atzerritarrek udal bozetan esku hartu ahal izateko urratsa
Kultura
Jose Manuel Abalosen kolore biziko 70 olio daude ikusgai Donostiako Delta Arten
Kirolak
El CAT pospone su decisión hasta mañana
Euskal Herria
Iñaki de Juana cumple once días en huelga de hambre indefinida
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss