DERIO
LABek atzo jakinarazi zuenez, joan den ostiralean Viuda de Sainz enpresako langile bat hil zen Derion (Bizkaia) atzerakargako makina batek langileak gidatzen zuen dumper-a aurrean eramanda. Atzerakargako makina gidatzen zuen langilea, berriz, zauritu egin zen. Istripua arratsaldeko bost eta erdietan gertatu zen Mantuliz auzoan etxe multzo bat eraikitzen ari zirela.Sindikatuak adierazi zuenez, atzerakargako makinarekin dumper-ak zamatzen ari ziren bi langileak, eta halako batean, lehenengo makina aldapa txiki batean zegoela, maldan behera amiltzen hasi zen.
Zehazki, makina horren gidaria, 48 urteko Jesus Gutierrez, dumper-ak zamatzen ari zela, obraburua gerturatu zitzaion argibide bat ematera, eta hori dela-eta langileak motorra gelditu zuen. Ibilgailua aldapa txiki batean zegoenez, atzeraka hasi zen. Ibilgailuko eskuko galgaren bidez gerarazten saiatu zen orduan langilea, baina galgak hondatuta zeuden, eta makinak aldapan behera jarraitu zuen. Hori ikusita, gidariak bere burua makinatik kanpora bota zuen. Bitartean, 63 urteko Jose Antonio Lopezek gidatzen zuen dumper-a gorantz zihoan, eta ezin izan zuen atzerakargako makina saihestu.
Kolpea handia izan zen, eta Jose Antonio Lopez Bilboko Santutxu auzoko bizilaguna hil egin zen. Atzerakargakoaren gidaria, berriz, erietxera eraman behar izan zuten zauri larriekin. 48 urteko langile hori LABeko kidea da, eta sindikatu horren bidez jakin da lan istripu horren berri.
Ibon Zubiela Lan Osasuneko LABeko ordezkariak istripuaren erantzulea patronala dela adierazi zuen. «Egoera onartezina da abuztuko lehen hamasei egunetan zazpi istripu egon direlako Hego EuskalHerrian. Istripuak ustekabekoak eta bat-batekoak dira eta, azkenean, oraingo honetan bezala, asko iragarritako heriotza baten kronika dira, gainera», adierazi zuen.
Segurtasun gabeko gailua
Zubielaren hitzetan, onartezina da lurra mugitu behar duten lan batean galgak segurtatzeko gailurik gabeko makina batekin aritzea «edozein eratako istripuak gertatu ahal direlako». «Makina batek galgak segurtatzeko gailurik ez duenean eta, ondorioz, larrialdi une batean geldiearazi ezin daitekeenean, normalena da istripuak gertatzea, baina ezbeharrak aurrez ikusten direnean, jada ez dira istripuak», azaldu zuen. Hori guztia dela-eta, patronala egin zuen istripuaren errudun. «Hark daki zein baldintzatan egiten den lan, eta makinek ezusteetarako egokituta egon behar dutela», esan zuen.
Horiek hala, LAB, ELA, ESK eta STEE-EILAS Derioko udaletxe aurrean elkarretaratuko dira gaur istripua salatzeko. CCOOek bere aldetik egingo du elkarretaratzea hamaika eta erdietan Bilboko Confebask patronalaren eraikin parean.
GARA
DONEZTEBE
ELA, LAB, ESK, CGT y STEE-EILAS se concentraron frente a las oficinas del INEM de Doneztebe para denunciar la muerte de Carlos Hermenegildo Avila el pasado día 9 cuando estaba talando pinos en Uztegi. Bajo el lema «No más accidentes de trabajo» los sindicatos criticaron el alto número de incidentes registrados en Nafarroa en lo que va de año. Según aclararon con el acto de ayer pretendían denunciar «determinadas políticas en esta materia que llevan a cabo el Gobierno de Navarra, con la patronal y con UGT y CCOO no están sirviendo para paliar esta lacra». En relación a la muerte de Carlos Hermenegildo Avila subrayaron que es «muy significativa» ya que afecta a «un sector, el del trabajo forestal, que sufre de forma considerable la espectacular subcontratación que se vive en el mundo laboral» y que, añadieron, «repercute notablemente en las condiciones laborales y en la seguridad de las personas trabajadoras».
Asimismo, apuntaron que «tampoco es casualidad» que, como en este caso, «personas inmigrantes sean víctimas de estos accidentes».