Jose Manuel Abalosen kolore biziko 70 olio daude ikusgai Donostiako Delta Arten
Argiak, itsasoa, leihoak, haizea, lore sortak, pintzelak, oihalak, esekitako soinekoak, margolariak, aulkiak, edalontziak... Etxe barruko eta kanpoko elementuak nahasten ditu Jose Manuel Abalosek. Hala gertatzen da haren 70 olio biltzen dituen Gipuzkoako hiriburuko Delta Arten ere (Zaragoza plaza, 3). Koadroak ikusteko ez dago galeriara sartu beharrik, eta, era berean, barrenean dagoenak ezingo du kanpoko paisaia begi-bistatik galdu. Baina, horrek baino gehiago, bertze zerbaitek harrituko ditu bisitariak: koloreen bizitasunak eta baikortasunak. Hori da, behinik behin, pintore eta arkitekto donostiarrak nahi duena.
DONOSTIA
Kolore biziko koadroak egin ditu Jose Manuel Abalosek Donostiako Delta Arte galeriarako, pintorearen hurbileko kontuak agertzen dituztenak. Estudioa, etxea eta familia azaltzen dira; eguneroko bizitza. Espazio hurbilena margoztatu du. Ez marraztu. «Marrazkia oinarria izan arren, pintura da erakusketa honen funtsa, pintura baikorra. Marrazki batzuk ere jarri ditut ikusgai, koadroei bizia eta forma ematen dieten hezurdurak direla adierazteko», argitu du artistak. Estudioko leihotik paisaia zoragarria begiztatzen du: Donostiako itsasoa, hondartzak, mendiak, etxebizitzak... Abalosen lanetan hiriko paisaiak eta etxearen barnealdea nahasten dira. Barreneko espazio horietan bizia dagoela antzematen da. Apalak ageri dira, edalontziak, besaulkiak, mahaiak, arropa... «Ez nau kezkatzen errealitatea ongi islatzeak. Emozioak margotzen saiatu naiz, ikusitakoa baino gehiago sentitutakoa azaltzen», nabarmendu du Abalosek. Koloreak berebiziko garrantzia du erakusketan. Bisitariek, bertze deus baino lehen, kolorea ikus dezaten nahi du. Beste erakusketa bat inauguratu berri du Galizian, Sanxenxon. Lehen aldiz eraman ditu hara lanak, eta koloreak «zoragarriak» iruditu zaizkiola erran omen dio jendeak. Hainbat formatu eta neurritako lanak daude ikusgai Delta Arten. «Pintoreon erronka izaten da hori. Hasieran, formatu mota bat erabiltzera mugatu ohi garen arren, gustuko dugu aldatzea. Bertze norbaitek aukeratutako formatuetan marraztea ere gustatuko litzaidake orain», adierazi du arkitektoa ere baden pintoreak. Beharbada ogibideagatik izanen da, baina geometria toki guztietan presente dagoela ohartarazi du. «Garai batean, margolanek elementu geometriko gehiegi izan ez zezaten ahalegintzen nintzen, pintore arkitektoa edo arkitekto pintorea ez izatearren», aitortu du. Orain, biak nahasiz ongi ari dela iruditzen zaio, ordea. Eroso sentitzen da. Surrealismo hitzak balioa galdu duela iruditzen zaio, gauza asko izendatzeko erabiltzen baita. Horregatik, surrealismoa baino gehiago, koadroak koadro direla antzematea da bilatzen duena: «Ez zait hainbeste interesatzen paisaia bat den bezal-bezalakoa margotzea. Pintura dela nabaritzea da nahi dudana. Beti gehitzen diet paisaiei elementuren bat, ikusleek nire asmoa margolana egitea dela jakin dezaten». 70 olioz osatutako Delta Arteko bilduma irailera arte egonen da zabalik, 11.00etatik 13.30era goizean, eta 18.00etatik 20.30era arratsaldean. Koadro horietatik 60 aurten eginak dira, eta gainerakoak lehenago. Jose Manuel Abalos Donostian jaio zen 1947an. Arkitektura ikasi zuen, eta horretan dihardu lanean. Anaia gazteena, bi seme eta iloba ere zaletu omen ditu. Hala eta guztiz ere, gero eta hurbilago sentitzen du pintura, «obra adierazkor eta zuzena». 1981. urteaz geroztik, maiz erakusten ditu bere lanak, eta oso gustura omen dago jendearen harrerarekin. «Gero eta gogo eta ilusio handiagoarekin jarraituko dut margotzen. Beti badira proiektu berriak; pinturan, egiten den guztia berria baita eta ezinezkoa baita gibelera itzultzea».
«El pintor busca la inocencia de la infancia»
M. I.
DONOSTIA «¿Qué hace un niño con un lápiz? Dibuja. Expresa algo que siente como un impulso. No le importa: dónde dibujar, qué dibujar, cómo dibujar, para qué dibujar. El ‘uso de razón’ acaba con este sentimiento de espontaneidad y entonces ya sí le importa: dónde dibujar, qué dibujar, cómo dibujar y para qué (quién) dibujar. El pintor juega el resto de su vida a recuperar ese impulso de sentir con la espontaneidad de un niño. No lo consigue. Trata de encontrar algo que sabe que está en algún lugar de su ‘sentir’ y lo hace utilizando su más limpia mirada, frente a su espacio más cercano, recrea sentimientos de pasados, de ilusiones, de futuros... y de pintura». Son palabras del pintor y escultor José Manuel Abalos, escritas en torno a la exposición que alberga Delta Arte. Para él, el dibujo es una expresión parecida a la forma de mirar de los niños. Estos buscan continuamente nuevos elementos, y, cuando cogen un lápiz o cualquier otro instrumento, realizan inocentes dibujos. Al artista donostiarra le parece difícil recuperar esa limpia forma de mirar cuando se es adulto. Sin embargo, aunque no se logre, es relevante buscarla. Eso es lo que trata. Ha titulado prácticamente todos los cuadros de la muestra: «De esa forma, añado a la pintura la poesía que necesita. Por otro lado, las palabras pueden ser de gran ayuda para que el artista exprese lo que desee», considera. Se dice que tienen el riesgo de limitar la lectura, pero lo que Abalos pretende es todo lo contrario: abrir el punto de vista del público.
|