GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-08-17
Atzerritarrek udal bozetan esku hartu ahal izateko urratsa
·PSOEk eta IU-ICVk egin duten proposamena gaur aurkeztuko dute ofizialki

Estatu espainolean datorren udaberrian izango diren udal hauteskundeetan bozkatzeko aukera izango dute Europar Batasunetik kanpoko ia bi milioi atzerritarrek, PSOE eta IU-ICV talde parlamentarioek gaur aurkeztuko duten proposamena aurrera ateratzen bada. Etorkinen elkarteek ekimena txalotu dute.

BARTZELONA

Joan Herrera IU-ICVko parlamentarien eledunak Bartzelonan atzo adierazi zuenez, PSOErekin batera gaur era ofizialean aurkeztuko duten proposamena berehala onartzen badute, 2007ko udal bozketetan botoa emateko aukera izango lukete Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrek; hori bai, «paperak» dituztenek, ez besteek.

PSOEkoen ustez, ordea, ez da komeni epeak ezartzea, gaia aurrera ateratzea ez baitago parlamentarien esku soilik: Gobernuak eta Estatu Kontseiluak hartzen dituzten erabakien araberakoa izango da neurri horren aplikazioaren erritmoa, Alfonso Perales eledunak esan zuenez.

Herrerak adierazitakoaren arabera, Zapatero presidentearen Gobernuak Estatura etorkin gehien bidaltzen dituzten herrialdeetako gobernuekin negoziatu beharko luke lehenbailehen, eta akordioak sinatu, atzerritar horiek botoa emateko eta hautagai izateko aukera izan dezaten. Besteren artean, Argentina, Venezuela, Txile, Uruguai eta Kolonbia herrialdeekin sinatuta dauzkan hitzarmenak berretsi egin beharko lituzke Madrilek, eta etorkin asko bidaltzen dituzten Maroko eta Ekuadorrekin, esaterako, hitzarmenak sinatu.

Europar Batasunetik kanpoko atzerritar guztiak erroldan sartuz gero, ia bi milioi boto- emaile gehiago izango lirateke estatu osoan. Baina ez daude guztiak egoera berean, eta Konstituzio espainoleko 13.2 artikuluak oztopoak jartzen ditu kasu batzuetan. Izan ere, Estatuan bizi diren etorkinek ezingo dute botorik eman beren herrialdeetan bizi diren espainolek eskubide hori ez badute.

«Etorkinek zergak ordaintzeko balio dute, baina botoa emateko ez», esanez salatu zuen Herrera diputatuak egungo egoera, PSOEren eta IU-ICVren ekimenak aldatu nahi duena. Edonola ere, ICVko parlamentariak onartu zuen 2007ko hauteskundeetan gerta daitekeela herrialde batzuetako etorkinek botoa emateko aukera izatea eta besteetakoek ez.

ICVk uste du etorkinek beste hauteskundeetan ere (autonomikoetan eta Kongresua eta Senatua aukeratzeko egiten direnetan) botoa emateko aukera izan beharko luketela. Alfonso Peralesek nabarmendu zuen Konstituzioak debekatuta daukala aukera hori.

La trampa de los acuerdos de reciprocidad

Asociaciones de inmigrantes se mostraron satisfechas con la propuesta para permitir el voto a los extranjeros no comunitarios en las municipales, pero advirtieron de que si ese derecho se supedita a acuerdos de reciprocidad con los países de origen, la medida quedará en papel mojado. La presidenta de América-España Solidaridad y Cooperación (AESCO), Yolanda Villavicencio, recordó que el convenio sobre Seguridad Social entre Madrid y Bogotá, de 1998, aún no ha sido ratificado por el Parlamento colombiano; «así, alcanzar un acuerdo respecto al voto puede tardar diez años; y si eso ocurre en la comunidad iberoamericana, ¿qué pasará con países como Senegal?». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Ceres, Caronte y Xena se perfilan como los nuevos planetas del Sistema Solar
Euskal Herria
«Ahora vemos claro que entonces tenían órdenes de tirar a matar»
Ekonomia
La OPEP alerta de la «creciente divergencia» entre el precio del petróleo y de la gasolina
Ekonomia
Atzerakargako makina batek harrapatuta hil da langile bat Derion
Mundua
Luz verde al despliegue de 15.000 soldados libaneses, que sustituirán a los israelíes
Mundua
Muere en Brasilia el ex dictador Stroessner
Mundua
Atzerritarrek udal bozetan esku hartu ahal izateko urratsa
Kultura
Jose Manuel Abalosen kolore biziko 70 olio daude ikusgai Donostiako Delta Arten
Kirolak
El CAT pospone su decisión hasta mañana
Euskal Herria
Iñaki de Juana cumple once días en huelga de hambre indefinida
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss