Berangon asteburuan Nazioarteko Folklore jaialdia egingo dute
BERANGO. Poloniako, Alemaniako, Euskal Herriko eta Mexikoko folklore taldeen saioak ikusteko aukera izango da asteburuan, Berangon. Emanaldiak Lantzarte zelaian izango dira 20.30ean ostiraletik igandera bitartean. Ostiralean 11.00etan harrera egingo diete parte-hartzaileei udaletxean, eta jaialdiaren azken egunean desfilea egingo dute talde guztiek. Antolatzaileek 2.000 pertsona inguru espero dituzte.
Irungo Kemen dantza taldea Grezian dabil
IRUN. Irungo Kemen dantza taldeko kideak Greziako Lefkas uhartean dira egunotan, hango dantza jaialdian parte hartzeko. Datorren larunbatetik hilaren 28a bitartean egingo dute jaialdia, eta Serbia, Errusia, Korea, Peru, Ukraina, Grezia eta beste hainbat herritako taldeekin batera arituko da. Hango hainbat leku bisitatzeko aprobetxatuko dute irundarrek, hala nola, Pompeya, Atenas eta Florentzia.
Psilocybek udako jaia egingo du larunbatean
HONDARRIBIA. Psilocybek, Hondarribiko musika taldeak biltzen dituen elkarteak, udako jaia egingo du datorren larunbatean. Kasino Zaharrean elkartuko dira arratsaldean, eta Psilocybina Records zigiluaren azken berriak eta, bertan, aurrerantzean identifikatuko dituen logoa aurkeztuko dituzte. Gauean, Alamedako agertokian kontzertuak izatekoak dira, beste batzuen artean, Coloflowers, SextySexers eta El Columpio Asesino taldeak izango dira. Sarrera doan da.
«La gran antología de la zarzuela», en el Euskalduna de Bilbo
BILBO. La producción “La gran antología de la zarzuela” recala este fin de semana (del sábado al lunes) en el Palacio Euskalduna de Bilbo. El espectáculo incluye escenas de dieciséis títulos, desde “La Revoltosa” a “Doña Francisquita”, pasando por “El Caserío” y “Gigantes y cabezudos”.
|