GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-17
Bost litroko isurketa garbitu dute Busturiko kobazulo batean

BUSTURIA

Lakuako Gobernuko Ingurumen Sailak isurketa baten ondorioz Busturiko San Pedro kobazulora heldutako bost litro inguru hidrokarburo garbitu ditu. Bizkaiko herri horretara bertaratutako teknikariek kobazuloko ura dagoeneko garbi dagoela ziurtatu dute. Horrez gain, Lakuakoek jakinarazi dutenez, teknikariek ez dute isurketaren ondorioz hildako arrain edo saguzarren gorpu bat bera ere topatu.

Ingurumen Sailak ohar batean adierazi duenez, larunbatean izan zuten Busturiko San Pedro kobazuloan izandako isurketaren berri, eta egun horretan bertan agindu zion Ekonor enpresari garbiketa lanak lehenbailehen egin zitzala. Aurretik, ordea, Ingurumen Saileko teknikariek kobazuloaren azterketa sakona egin zuten, kaltea norainokoa izan zitekeen jakiteko.

Oharrak dioenez, ez Ingurumen Saileko teknikariek ezta Ekonor enpresakoek ere ez zuten inolako zailtasunik izan kobazulora sartzeko, eta bi lantaldeetako batek ere ez zuen, gainera, arrain edo saguzarren gorpurik topatu. San Pedroko haitzuloan izandako teknikarien esanetan, gehienez ere bost litroko isurketa izan zen, «bidoi batean sartzen dena», zehaztu zuten. Dagoeneko isurketa guztia garbituta dutela eta kobazuloko ura garbi dagoela ziurtatu dute Lakuako Ingurumen Saileko teknikariek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Ceres, Caronte y Xena se perfilan como los nuevos planetas del Sistema Solar
Euskal Herria
«Ahora vemos claro que entonces tenían órdenes de tirar a matar»
Ekonomia
La OPEP alerta de la «creciente divergencia» entre el precio del petróleo y de la gasolina
Ekonomia
Atzerakargako makina batek harrapatuta hil da langile bat Derion
Mundua
Luz verde al despliegue de 15.000 soldados libaneses, que sustituirán a los israelíes
Mundua
Muere en Brasilia el ex dictador Stroessner
Mundua
Atzerritarrek udal bozetan esku hartu ahal izateko urratsa
Kultura
Jose Manuel Abalosen kolore biziko 70 olio daude ikusgai Donostiako Delta Arten
Kirolak
El CAT pospone su decisión hasta mañana
Euskal Herria
Iñaki de Juana cumple once días en huelga de hambre indefinida
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss