- Afizionatuak - Euskaldun Torneoa
Unai Elorriaga berriz ere garaile Aretxabaletan
ARETXABALETA Unai Elorriagak iaz lortutako garaipena
errepikatu zuen Aretxabaletako helmugan. 26 txirrindulariko talde batek ihes
egin zuen lasterketaren hasieratik, baina Gurutzetako gainean 9 gizonek aurrera
egin zuten amaierarako 50 bat kilometroren faltan. 114 kilometroko ibilbidea
zuen Euskaldun Torneorako baliagarria zen Leintz Bailarako Itzulia eta
iheslariek aldeak areagotu egin zituzten azken zatian. Unai Elorriagak bikain
menderatu zituen Xabier Perez kataluniarra eta Hector Espasadin.
|