DONOSTIA
Hurrengo asteartean, uztailaren 22an, Bruesa Gipuzkoa Basketek abonuen berritze kanpaina hasiko du Donostian. 1.700 abonatuen garrantzia eskertuz, abuztuaren 22tik irailaren 4ra arte haiek soilik izango dute abonu bat eskuratzeko aukera. Gaurtik aurrera guztiek jasoko dute gutun bat informazio osoarekin.Anoetako Pasealekuko lehenengo zenbakian dauden bulegoak irekita izango dira abonuak egiteko astelehenetik ostiralera, 9.30etik 13.30era arte goizez, eta 16.00etatik 20.00ak arte, arratsaldez. Klubak ateak irekiko ditu abuztuaren 26an eta irailaren 2an ere, goizeko 9.30etik 13.30era arte.
Kanpainaren lehenengo fase horrek pistan bertako harmailak eta lehenengo eraztuneko abonuak eskaintzen du. Horrela, zaleak ez dira sakabanatuta egongo. Klubak ACBn ertain-baxu izango diren salneurri merkeei eusten die. Abonuetan ez dira sartzen play offeko partidak.
Abonatuen ordainketa kreditu txartel edo helbideratzeen bidez egin beharko da soilik. Abuztuaren 28tik aurrera Kutxako bulegoetan ere finantzatzeko aukera izango da.
Irailaren 4tik aurrera abonatu berrien kanpaina aurkeztuko da. Izen-ematea klubeko bulegoetan edo web gunean egin ahal izango da.