GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-28
Bihar eta etzi erabakiko dute Zarautzen nor diren Lizardi Sariko finalistak

ZARAUTZ

Bihar eta etzi jokatuko dituzte Zarautzen, 20.30ean hasita, Urpekoak elkartean, Bertsolari Gazteen XXX. Lizardi Sariaren kanporaketak, bertso-afari moduan. Antolaketak hamasei bertsolari gazte gonbidatu ditu kanporaketa horietan parte hartzera. Lehen kanporaketan Aitor Urbieta zarauztarra, Oihana Bartra bilbotarra, Agin Rezola Astigarragakoa, Julio Soto iruindarra, Iban Urdangarin ataundarra, Unai Muñoa lasarte- arra, Alaia Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra izango dira kantuan. Bigarrenean, aldiz, Aitzol Barandiaran ataundarra, Ander Lizarralde Lizarralde oñatiarra, Iñaki Viñaspre Abetxukokoa, Ander Lizarralde Jimeno oiartzuarra, Ibai Guridi Elorriokoa, Egoitz Eizagirre oriotarra, Xumai Murua Azkaineko lapurtarra eta Oier Aizpurua zarauztarra.

Zarauzko Urpekoak elkartean izango diren bertso afari hauetara bertaratzen diren zale guztiek aukera polita izango dute gaur egungo bertsolari gazte sorta bat gertutik ezagutzeko. Joan nahi dutenek txartelak salgai izango dituzte 15 euroan Mendizabal Kinkila-dendan eta Zarauzko Turismo Bulegoan. Kanporaketa horietan bertsolariek hiruna bertso bota beharko dituzte zortziko handian, zortziko txikian eta hamarreko txikian eta, azkenik, bi punturi erantzuna eman beharko diete saioa bukatzeko.

Kanporaketa horietatik aterako dira irailaren 1ean, 22.00etan hasita, Zinema Pilotalekuan (Gaztelekua) jokatuko den finalean kantatuko duten sei bertsolariak. Finalerako sarrera 3 eurokoa izango da (gazte-txartelarekin 2 eurokoa). Bertan, bertsolariek, kanporaketetan egindako lanez gain, kartzelako gaia eta puntuari erantzun beharra ere izango dute.

Bai kanporaketetan eta bai finalean ere Pello Esnal, Nikolas Zendoia, Felix Irazustabarrena eta Xabier Etxeberria izango dira epaimahaia osatuko dutenak. Ekitaldi horretan bertan Baserri bertso-paper lehiaketako sariaren irabazleak bere bertsoak kantatuko ditu.

Xabier Etxeberria idazle eta bertsolaria da, antolatzaileek esan dutenez, beste behin lehiaketa irabazi duena.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Arde una planta de reciclaje de vehículos en Zornotza
Euskal Herria
Mugez gaindi, independentzia eskatu zuen Segik
Mundua
La FAO alaba la campaña «Hambre Cero» de Lula en plena precampaña electoral
Kirolak
Ante la escasez, reparto de puntos
Kirolak
Schuster nutre la leyenda de El Sadar como talismán suyo
Kirolak
«El Grillo» canta bajo el sol en Córdoba
Mundua
Veintitrés ciudadanos africanos mueren en su intento de llegar a Europa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss