2006-08-28
Iruñeko kartzelan alarmak jo zuen
Hogeita bat urteko iruindar bat kartzelan hilik agertu da. Joan den larunbat goizean, funtzionario batek ohiko kontaketa egiterakoan gaztea bere buruaz beste eginda aurkitu zuen. Hemezortzi hilabeteko zigorra betetzeko sartu zuten kartzelan, iazko azaroan. Espetxera joan aurretik gazteak arazo psikiatrikoak omen zituen. Hots, lehen argi gorria orduantxe piztu zen. Geroztik, alarma bat baino gehiago jo dituzte. Azken abisua Nafarroako ararteko Maria Jesus Arandak eman zuen, joan den ekainean Iruñeko kartzelan tratamendu psikiatrikoan hutsune nabarmena zegoela nabarmendu zuenean. Aldez aurretik, Parlamentuak Iruñerrian egin behar duten kartzela berriaren inguruan eztabaidatu zuen. Horren harira, Ongizateko Batzordean presoekin lan egiten duten elkartekideak entzun zituzten eta hainbat agerraldik agerian utzi zuten kartzelan psikiatria zerbitzua bermatzea premiazkoa zela.>>>
Aurreko editorialak
2006-08-27
- El Estado se confiesa parte beligerante
2006-08-26
- Impulso ciudadano ante al inmovilismo
|