GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-08-28
Iruñeko kartzelan alarmak jo zuen

Hogeita bat urteko iruindar bat kartzelan hilik agertu da. Joan den larunbat goizean, funtzionario batek ohiko kontaketa egiterakoan gaztea bere buruaz beste eginda aurkitu zuen. Hemezortzi hilabeteko zigorra betetzeko sartu zuten kartzelan, iazko azaroan. Espetxera joan aurretik gazteak arazo psikiatrikoak omen zituen. Hots, lehen argi gorria orduantxe piztu zen. Geroztik, alarma bat baino gehiago jo dituzte. Azken abisua Nafarroako ararteko Maria Jesus Arandak eman zuen, joan den ekainean Iruñeko kartzelan tratamendu psikiatrikoan hutsune nabarmena zegoela nabarmendu zuenean. Aldez aurretik, Parlamentuak Iruñerrian egin behar duten kartzela berriaren inguruan eztabaidatu zuen. Horren harira, Ongizateko Batzordean presoekin lan egiten duten elkartekideak entzun zituzten eta hainbat agerraldik agerian utzi zuten kartzelan psikiatria zerbitzua bermatzea premiazkoa zela.

Han eta hemen alarma pizturik zegoen: gazteak arazoak zituen kartzelan sartu aurretik. Hala eta guztiz ere, indarkeria erabiliz lapurtzea delitua egotzita, preso sartu zuten, eta behin kartzelan egonda ez zuen tratamendurik jaso, ez modu eraginkorrean behintzat: ezinezkoa zen, kartzelan psikiatrarik ez baitago. Ez Iruñean, ez Euskal Herriko gainerako lau espetxeetan. Gabezia horren ondorioz, psikiatrarengana joan behar duten presoak kartzelatik atera behar dira, baina lekualdaketek arazoak sortzen dituztenez gero, normalena da presoaren osasun beharrak kartzelako antolamenduaren beharretara moldatzea eta ez alderantziz.

Kontuan izanik kasuaren aurrekari guztiak, Iruñeko kartzelan gertatu den heriotzaren gainean benetako ikerketa egiteko exijitu behar da. Heriotza nola gertatu zen argitzeak eta kartzelak jarraituriko protokoloak non eta zergatik kale egin zuen begiratzeak zentzuzko eskakizunak dirudite.

2005az geroztik, hamaika pertsona hil dira Euskal Herrian dauden bost espetxeetan. Estatistika larri horretatik atera beharreko ondorioak atera dituzte estatu bien arduradunek, administrazio eremu ezberdinetako agintariek, kartzela arduradunek eta, oro har, euskal gizarteak? Hamaikagarren heriotzak alarma piztuko al du? Beharko luke. Izan ere, politikarien isiltasunak eta komunikabide gehienen interes eskasek zalantzak sortzen dituzte. Tamalez, preso diren pertsonen egoerak ez du arreta handirik merezi. Ez da bizitzaren balioa beste guztiaren gainetik jartzen dutenen artean are. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Arde una planta de reciclaje de vehículos en Zornotza
Euskal Herria
Mugez gaindi, independentzia eskatu zuen Segik
Mundua
La FAO alaba la campaña «Hambre Cero» de Lula en plena precampaña electoral
Kirolak
Ante la escasez, reparto de puntos
Kirolak
Schuster nutre la leyenda de El Sadar como talismán suyo
Kirolak
«El Grillo» canta bajo el sol en Córdoba
Mundua
Veintitrés ciudadanos africanos mueren en su intento de llegar a Europa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss