GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-28
Bilboko Aste Nagusia
Txomin Meabe eta Uribarri-Lopategi txapeldun
Sukaldaritza Lehiaketaren azken eguna izan zen atzokoa eta oso lapikoko gozoa izan zen sukaldariek prestatu beharrekoa; zezen buztana, hain zuzen. Lehiaketa osoan izandako parekotasuna errepikatu zen atzo ere eta alde gutxiko desberdintasuna izan zen lehenbiziko postuetan sailkatu zirenen artean. Atzoko emaitzekin, gainera, sailkapen orokorra ezagutarazi zuten epaimahaikoek eta Txomin Meabe gamiztarrak lortu zuen lehenengo postua. Ondoren, Alfredo Irurribarria Urduñakoa sailkatu zen eta konpartsen artean, Uribarri-Lopategiren ondoren Txomin Barullokoak.

BILBO

Ezin da ukatu Txomin Meabek erregulartasun handia erakutsi duela Sukaldaritza Txapelketan. Zezen buztana eta marmitakoa prestatzen bigarren sailkatu zen azken bi egunetan, eta kontuan izanik, gainera, aurreko egunetan lortutako emaitza bikaina, txapela lortu zuen sailkapen orokorrean.

Konpartsen artean Uribarri-Lopategik eskuratu zituen trofeoa eta txapela eta Txomin Barullokoak sailkatu ziren hurren- go postuan. Aixe Berri eta Sin Kuartelek lortu zituzten hirugarren eta laugarren postuak.

Guztiz arrakastatsua bihurtu da ekimena, batez ere, azkenengo urteetan. Kepa Freire eta Jose Antonio Bastegietaren zuzendaritzapean, hainbat sukal- dari, txokozale eta elikadurarekin zerikusirik duten pertsona ezagunek osatzen dute epaimahaia eta, konpartsek esaten duten moduan, eskertzekoa da horiek guztiek eginiko lana.

Gainera, lehenengo postuetan sailkatu direnek argi eta garbi esan dute urteak direla Freire, Iturrieta edota beste hainbat sukaldarirengandik ikasitakoa baino ez dutela praktikan ipintzen lapikoak prestatzeko orduan.

Huek dira larunbateko eta igandeko sailkapenak:

Marmitako Lehiaketako Sailkapena

1. Alfredo Iturribarria. Urduña.........73,50 p

2. Txomin Meabe. Gamiz.................69,00 p

3. Tatxunkoak. Sopela..................... 59,50 p

Konpartsak

1. Txomin-Barullo I......................... 53,50 p

2. Moskotarrak I..............................53,50 p

3. Uribarri-Lopategi........................ 49,50 p

Buztan Lehiaketako Sailkapena

1. Tatxunkoak. Sopela......................63,00 p

2. Txomin Meabe. Gamiz.................62,00 p

3. Gogorregi III. Bilbo..................... 59,50 p

Konpartsak

1. Aixe Berri. Kontxi........................ 79,50 p

2. Txomin Barullo II..........................70,50 p

3. Txomin Barullo I......................... 68,50 p

Sukaldaritza Lehiaketa; orokorra

1. Txomin Meabe. Gamiz...............192,00 p

2. Alfredo Iturribarria. Urduña.......186,00 p

3. Guillermo Beti-Ona. Bilbo..........179,00 p

4. Begoña Mendibil. Gamiz............167,00 p

5. Mintxu. Urduña. Bilbo................165,00 p

Konpartsak

1. Uribarri-Lopategi...................... 161,00 p

2. Txomin Barullo I....................... 146,00 p

3. Txomin Barullo II...................... 134,50 p

4. Aixe Berri.................................. 117,50 p

5. Sin Kuartel................................ 107,00 p


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Arde una planta de reciclaje de vehículos en Zornotza
Euskal Herria
Mugez gaindi, independentzia eskatu zuen Segik
Mundua
La FAO alaba la campaña «Hambre Cero» de Lula en plena precampaña electoral
Kirolak
Ante la escasez, reparto de puntos
Kirolak
Schuster nutre la leyenda de El Sadar como talismán suyo
Kirolak
«El Grillo» canta bajo el sol en Córdoba
Mundua
Veintitrés ciudadanos africanos mueren en su intento de llegar a Europa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss