GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-08-28
Igotzaile peto artean eta ibilbide menditsuan
Gaizka Lasa Kolonbiako Itzulian lehiatu da abuztuaren 6tik 20ra bitartean. Entzute handikoa da lasterketa han eta horixe nabaritu du euskaldunak zaleengan. Dena den, gabeziak aipatu ditu eta kolonbiarrak igotzaile apartak direla baieztatu du. Lasak aurreneko urtea du Atom talde apalean, baina pozik da belauneko mina gainditu baitu.

Lasak bazekien «denboraldi hasieratik» Atom Kolonbiako Itzulian arituko zela. «Taldea Kolonbiako Federazioko kide egin zen. Baldintza batzuk bete behar zituen, esaterako, taldeko txirrindularien erdia kolonbiarra izatea eta konpromisoa zuen Kolonbiako Itzulian lehiatzeko. Ni prest nintzen», azaldu digu gipuzkoarrak.

Oiartzunen azterketa egokia egiten du. «Hamabost eguneko itzulia da eta goi-mailakoa da; hau da, ni bezalako txirrindulari gazte batentzat ona da. Egurra dezente hartu dut, baina eskarmentu ona jaso dut».

Kolonbiarrak igotzaile apartak direla baieztatu du Lasak, eta beste dohain asko dituztela ere jabetu da. «Hasiera batean, aldapan gora besterik ez zirela ondo moldatzen ustez atera ginen; ordekan, berriz, aise arituko ginela uste genuen. Hala ere, konturatu ginen errepide guztietan azkar joaten zirela. Oso bizi beti, bai ihesaldiak harrapatzeko eta bai esprintak prestatzeko ere».

Hala eta guztiz ere, benetako trebetasuna saio menditsuetan erakusten dute kolonbiarrek. «Goraka, txirrindularien maila sekulakoa da; beti oso erritmo bizian doaz. Gainera, mendiko bideak oso luzeak dira eta txirrindulariak, berriz, igotzaileak, batez ere, oso arinak».

ALDAPA BUKAEZINAK

3.000 metro baino gehiagoko bi mendi ekarri ditu gogora, La Linea, 56 kilometrokoa eta Minas, 44koa. «Pendiza ez da handia, baina bidea beti da goraka, itotzeko modukoa. Indarrik gabe heltzen ginen gainera».

Altueraren arazoa gainditzeko Bogotan izan ziren itzulia baino hiru egun lehenago. Izan ere, hiri hori 2.400 metrora dago. «Berehala» nabaritu zuen arnasa hartzeko arazoak zituela nahiz eta ahalegin gutxi egin, «adibidez, eskailerak igotzean».

Beste alde batetik, Lasak antolakuntzaren urritasunak nabarmendu ditu. «Egoera askotan lardatsak ziren. Hasteko, autoak oso zaharrak ziren eta, batez ere, irteeretan eta helmugetan nahastea izaten zen. Ez ziguten bidea irekitzen. Nahiko urduri ibili ginen. Duela 40 urte hemen genuen antolakuntza zuten».

Errepideak ere «bigarren mailakoak» ziren, «zuloz beteak». «Egun batzuetan ez genuen arazorik izan; gehienetan, aldiz, erne ibiltzen ginen».

Hori bai, «ustekabe atseginena» zaleen jarreran hartu zuen Lasak. «Euskal Herriko Itzulian giroa antzekoa izaten da. Herrietan jende guztia ateratzen zen kalera, baita langileak ere. Itzulia oso famatua da, urteko kirol ekitaldi nagusia baita. Ni ez nago ohituta eta oilo ipurdia ere jarri zitzaidan».

«Etapak amaitu ondoren, aldamenean umeak genituen denetarik eskatzen. Ikustekoa zen», esan digu Atom taldekoak.

Pobrezia handia ikusi du Lasak, berak «uste baino handiagoa», hirietatik at, batez ere: «Horrek harritu egin nau. Mekanikariak bizikleta gainean ziren. Dena den, ez ginen lapurketen beldur. Gizarte arrunta da eta begirune handikoa».

Azken egunean, Buenahora liderra ezin izan zen atera, ez baitzuen osasun kontrola gainditu. «Nik bukatzea besterik ez nuen nahi eta ez nintzen gehiegi kezkatu horri buruz», esan du 54. sailkatu den gipuzkoarrak.

Kolonbian urteko azken lasterketa izan du Lasak eta «pozik» amaitu du, nahiz eta maiatz bukaera arte ezin izan zuen lehiatu, belauna minduta zuelako. Guztira, lasterketa hauek egin ditu: Lleida eta Circuito Montañes itzuliak, Getxo eta Ordizia klasikoak eta lau lasterketa Estatu frantsean.

«Nire prestaketa ikusita pozik bukatu dut. Nahiko maila ona dut orain, baina ez dut lasterketarik korrituko».

Datorren urteari begira, Atom taldean izango da. «Taldeak baliabide gehiago izango dituela aurreratu digu zuzendariak ­Jose Mari Igiñitzek­. Urtero urratsak egin nahi ditu. Nire ametsa goi-mailan aritzea da, baina talde hau aukera ona dela uste dut», azaldu du. -

BILBO


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Arde una planta de reciclaje de vehículos en Zornotza
Euskal Herria
Mugez gaindi, independentzia eskatu zuen Segik
Mundua
La FAO alaba la campaña «Hambre Cero» de Lula en plena precampaña electoral
Kirolak
Ante la escasez, reparto de puntos
Kirolak
Schuster nutre la leyenda de El Sadar como talismán suyo
Kirolak
«El Grillo» canta bajo el sol en Córdoba
Mundua
Veintitrés ciudadanos africanos mueren en su intento de llegar a Europa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss