GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-08-28
- Kantauriko arraun elkartea -
San Pedro eta Ur Kirolak, azken proban nagusi
·Hondarribia, Santander, Ur Kirolak eta Urola Kosta izango dira kanporaketan


San Pedro eta Ur Kirolak, azken proban nagusi

DONOSTIA

Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) lehiaketa biak amaierara iritsi ziren atzo. Lehen multzoko Ligako aurreneko sailkatuak, San Pedrok, garaipen batekin agurtu zuen txapelketa. Bigarren multzoan, aldiz, Ur Kirolak izan zen nagusi Portugaleten, eta liderrak, Kaikuk, ia segundo batera amaitu zuen.

Ikusmina zegoen azken jardunaldi bikoitz horretan zer gertatuko ote zen ikusteko. Lehen multzoan, San Pedrok lehiaketa lider zela amaituko zuela jakina zen. Horretaz gain, Isuntzak ziurtatuta zuen Traineruen Kluben Elkartera igotzeko kanporaketan izango zela. Era berean, bigarren multzora jaisteko kanporaketa nork jokatu beharko ote zuen ikusteke zegoen. Ezustekorik ez zen izan atzo Pontejosen jokatutako estropadan, eta Hondarribia eta Santander izango dira lehia horretan.

Aurrean bigarren multzoko bigarren eta hirugarren sailkatuak izango dituzte bi talde horiek, Ur Kirolak eta Urola Kosta. Kanporaketa estropadak datozen bi asteburuetan jokatuko dira, Lekeition eta Sestaon.

Atzoko estropadei dagokienez, San Pedrok denboraldiko seigarren garaipena eskuratu zuen atzo Pontejosen jokatutako erlojupekoan. Trintxerpe bigarren izan zen, Pontejosen eta Isuntzaren aurretik.

Bigarren multzoko ontziek, berriz, Portugaleten izan zuten hitzordua. Haiek ere erlojuaren aurka aritu behar izan zuten, eta Kaiku faborito bazen ere, Ur Kirolak taldeak erdietsi zuen garaipena. Koruko Amak 92 ehuneneko aldeari esker denboraldiko bigarren ikurrina bereganatu zuen. Kaikuk bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

Pontejoseko estropada (M-1)

1. San Pedro 19:28.25

2. Trintxerpe 9.52ra

3. Pontejos 14.02ra

> 4. Isuntza 14.33ra

5. Santurtzi 17.82ra

> 6. Ondarroa 19.73ra

7. Zierbena 19.87ra

> 8. Getaria 21.29ra

9. Santander 22.86ra

> 10. Camargo 26.46ra

11. Hondarribia 35.24ra

> 12. Donostia Arraun Kanporatua

Lehen multzoko sailkapen nagusia

1. San Pedro 127 puntu

2. Isuntza 110

3. Getaria 90

> 4. Trintxerpe 84

5. Ondarroa 79

> 6. Pontejos 73

7. Donostia Arraun 73

> 8. Zierbena 67

9. Santurtzi 61

> 10. Camargo 59

11. Santander 56

> 12. Hondarribia 54

Portugaleteko estropada (M-2)

1. Ur Kirolak 20:49.28

2. Kaiku 0.92ra

> 3. Urola Kosta 8.50era

4. Lutxana 12.28ra

> 5. Portugalete 16.34ra

6. Raspas 31.29ra

> 7. Algorta 34.80ra

8. Deustua 37.25era

> 9. Colindres 43.53ra

10. Donibane Ur Joko 52.66ra

Bigarren multzoko sailkapen nagusia

1. Kaiku 98 puntu

2. Ur Kirolak 74

3. Urola Kosta 73

> 4. Portugalete 68

5. Lutxana 64

> 6. Donibane Ur Joko 44

7. Colindres 43

> 8. Deustua 36

9. Raspas 32

> 10. Algorta 17


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Arde una planta de reciclaje de vehículos en Zornotza
Euskal Herria
Mugez gaindi, independentzia eskatu zuen Segik
Mundua
La FAO alaba la campaña «Hambre Cero» de Lula en plena precampaña electoral
Kirolak
Ante la escasez, reparto de puntos
Kirolak
Schuster nutre la leyenda de El Sadar como talismán suyo
Kirolak
«El Grillo» canta bajo el sol en Córdoba
Mundua
Veintitrés ciudadanos africanos mueren en su intento de llegar a Europa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss