- Torneoak
Izeta II.a nagusi Elgoibarren eta Berrobin
BERROBI
Izeta II.a herenegun Elgoibarko Torneoan gailendu zen, eta atzo, Berrobiko harri baldarrarekin.Elgoibarren, herenegun, Izeta II.ak ez zuen izan inolako
arazorik txapela janzteko. Azkenean lau kirolari izan ziren lehian, eta
bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra, kubikoa eta bola erabili zituen.
Lanerako, berriz, hiruna minutu izan zituzten. Izeta II.ak aise irabazi zuen.
Bere semea izan zen bigarren, eta borrokarik handiena hirugarren posturako izan
zen, Astorkia eta Urrutiaren artean, baina lehenengoa gailendu zen jasoaldi
bakar bategatik.
Berrobin atzo sekulako jendetza batu zen bertako harri
baldarrarekin jokatu zen lehenengo lehiaketan. Hasieran bost ziren izatekoak,
baina Goenatxo ez zen joan. Lesioren bat badu, eta ez zegoen atzo lehiatzeko
moduan. Lau harri-jasotzaileek 127 kilo pisatzen zuen harri baldarra erabili
zuten, eta hiru minutuko bi txanda izan zituzten lanerako. Izeta II.a ongi
nagusitu zen. Hamarna jasoaldi eman zizkion txandako. Ostolatza izan zen
bigarren; zazpina jasoaldi eman zizkion. Izeta III.a izan zen hirugarren eta
laugarren Irigoien, biak berdinduta, baina Izetak pisu gutxiago duenez gero,
beretzat izan zen hirugarren postua. Telleria II.ak lehiaketaz kanpo jasoaldi
bat eman zion harriari.
|