GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-01
Hezkuntza Sailean sindikatuek grebara deitu dute Baionan
«Hezkuntza Saileko zerbitzu publikoaren egoera larria da», nabarmendu zuten atzo Baionan sindikatuek. Horrela jarraituta, Gobernu frantsesaren xedea sektore pribatuari lehentasuna ematea zela salatu zuten. Irakaskuntza publikoa babesteko irailaren bukaerarako greba egunera deitu dute. Protesta horretan, irakaskuntza saileko sindikatuak batuko dira.

BAIONA

Ikasle guztiei «berdintasuneko» irakaskuntza «demokratikoa» eskaini ahal izateko frantses hezkuntza publikoari ematen zaizkion baliabideak «murrizten» doazela salatu zuten atzo irakaskuntza saileko sindikatuek Baionan. Eta, arazo horri aurre egiteko, ondoko irailaren bukaerarako greba egun batera deitu dituzte Hezkuntza Saileko langile guztiak.

Baliabide eskasia, lanpostuak murriztea, ikasgeletan ikasle sobera izatea eta arazoak dituzten ikasleak irakaskuntzatik baztertzea dira, besteren artean, mobilizatzea behar dela aipatzeko sindikatuek atzo salatu zituzten arazoak.

«Hezkuntza Ministerioak irakaskuntzan ahal bezainbat errentagarritasun bilatzen du. Irakaskuntza hobetzeko programak eta bitartekoak eman ordez, baliabideak eta lanpostuak murrizten ditu. Nahi bada guztiei berdintasuneko irakaskuntza eman, ezinbestekoa da baliabideak ematea», nabarmendu zuten CGT, FSU, CFDT eta UNSA irakaskuntza sindikatuetako ordezkariek.

Urtez urte irakaskuntza publikoari kentzen zaiona pribatuari ematen zaiola aipatu zuten. Irakasleen lanpostuetarako ordezkaririk ez izatea, langileen %30ek kontratu prekarioekin lan egitea edo programa pedagogikoak ez abiatzea adibi- deak aipatu zituzten, eta Gobernu frantsesaren xede nagusia «eredu pribatuari lehentasuna ematea» zela berretsi zuten. «Eskola prublikoetan pedagogia programa eraginkorrak finkatzeko dirua eskuratzen dute; gu, aldiz, baliabide murrizketagatik ezin gara horretara heldu. Argi dago Gobernuarentzat hezkuntza ez dela lehentasuna», gehitu zuten sindikatuek.

Horiek hala, eskola pribatuei indarra emanez «erabaki ideologiko» bat hartzen zela azaldu zuten. «Biharko eskolan, baliabide gutxiko familiek ezingo diete seme-alabei ikasketa duinik eskaini. Gainera, ikasketetan arazoak izango dituztenak guztiz baztertuak izango dira», argitu zuten.

Ikasleak baztertuak

Adibide gisa, irakaskuntzan arazoak dituzten ikasleak laguntzeko orain arte zeuden sistema bereziak desagertu direla nabarmendu zuten.

«Sistema horien bidez, ikasleen hurbileko jarraipena laguntzen genuen, eta askotan emaitzak eraginkorrak izaten ziren. Baina, bistan da hori garesti ateratzen zaiola Hezkuntza Ministerioari, eta dirua aurrezteko sistema horiek guztiek desagerrarazi ditu. Ikasleak lanbide bat atzematera behartzen dituzte», jarraitu zuten esaten.

Gaur egungo irakaskuntza ez zaiola gizarteari arras egokitzen onartu zuten, halere, sindikatuek. «Erreformak egitekotan, ikasleen eta irakasleen onurarako izatea nahi dugu. Gobernuak, hartzen dituen erabakietan, ez du sindikatu eta langileen iritzia kontuan hartzen», salatu zuten azkenik.



14 urterekin lanean hasi: aurtengo berrikuntza
Gobernu frantsesak iaz bultzatu zituen erreformen artean, ikasketetan arazoak dituzten ikasleak 14 urterekin lanean jartzea dago. Erreforma horrekin, lantegiek hezkuntza sistemarekin bat egitea nahi dute. «Ez dute nahi porrotik ikasketetan. Egungo gizartean ez da bizi osoan lan bera egiten. 14 urterekin formazio zehatz bat egitera behartuta, gaztearen etorkizuna mugatzen da», salatu zuten sindikatuek. Lantegiak ere erreformaren aurka daudela azaldu zuten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Hondarribia, vigente campeón de La Concha, se queda fuera
Euskal Herria
«No permitimos un Guantánamo para los vascos»
Jendartea
«Incertidumbre» ante el fin del plazo para la reforma de la zona de fumadores
Kultura
Recuperan los dos cuadros robados de Edvard Munch
Iritzia
Más definición para la Ley Antitabaco
Euskal Herria
Errazti trasladará a la asamblea el debate sobre la coalición electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss