- Idi-probak
Hiru uztarrirekin abiatuko dira Elorrioko probak
DONOSTIA
Gaur bertan abiatuko dira Elorrioko idi-probak. Lehen egunean, Ixamaren, Illarretaren eta Motxoren uztarriak neurtuko dira. Bihar, Lopategiren, Illarretaren eta Intxillarterenak izango dira. Gero, probek atseden hartuko dute hilaren 8ra bitarte. Saio guztiak 22.00etan hasiko dira.
Bihar, Lekeition, 17.30ean hasita, Anitxuren eta Bizkarregiren idi pareak neurtuko dira. Etzi, Millon, 17.30ean hasita, Altzubarrenen, Bikandioren eta Zubillagaren idiak lehiatuko dira.
Bestalde, Zengotitan amaitu berri diren asto-probetan, Satsibarren astoa nagusitu da 70 untze, 1/4 eta 4,12 metro eginda. Gizaburuagan, berriz, zaldi-mando probak izan dira, eta Beaskoaren abereak eraman du manta 105 untze eginda. Oikian amaitu diren idi-probetan, berriz, Astigarragaren idiek irabazi dute 36 plaza eginda.
|