GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-09-01
- Aizkora
Hamaika kirolari neurtuko dira EuskalHerriko kanporaketan
·Saioa bihar jokatuko dute Donostian, eta estreinako seiek lortuko dute finalerako txartela

DONOSTIA

Larretxea,Nazabal, Peñagarikano, Barberena, Olasagasti, Azurmendi, Mugertza, Txapartegi, Senosiain I.a, Erdozia eta Vicente neurtuko dira bihar ilunabarrean, 19.30ean hasita, Euskal Herriko Txapelketako kanporaketan, Donostiako Trinitate plazan.

Aizkolari bakoitzak bina kana-erdiko, 60 ontzako eta oinbiko bat moztu beharko ditu. Sailkapeneko lehenengo sei postuetan geratzen diren aizkolariek finala jokatzeko txartela lortuko dute, eta txapelaren lehian aritzeko saioa urriaren 22an jokatuko dute Tolosan.

Horrelako saioak egiten direnean, beti kinielak egiten dira, ea zein diren finalean sartuko direnak. Garbi dago, eta ezeren okerrik ez dutela, Larretxea, Olasagasti eta Nazabal bertan izango direla, baina besteak zein izango diren jakitea falta da. Azurmendi ongi aritu zen Urrezko Kopan, eta azkeneko urteetan egin duen moduan, aurten ere finalean sartzeko hautagai nagusietakoa da.

Joxemiel Peñagarikanok ere azkeneko hamarkada luzean ez du finalik galdu eta, gainera, txapel bat ere bereganatu du, baina azkenaldian ez dabil ongi, eta horrek zalantzak piztu ditu zaleen artean. Fausto Mugertza ere azkeneko finalean izan zen, eta oso ongi ikusten den aizkolaria da. Baliteke bera ere finaletik oso gertu izatea, han sartzea izango baitu helburua.

Joxejuan Barberena beteranoak ere azkeneko final guztiak jokatu ditu, eta aurten ere bere helburua han egotea izango da. Beti ongi egoten den aizkolaria da, eta joan den Urrezko Kopan maila onean zegoela erakutsi zuen. Finalean ez da inoiz izan, baina han izateko prest dagoena Luix Txapartegi da. Aizarnakoa prest dago bere lehenengo finala jokatzeko, eta galtzak bete lan emango dizkie gainerakoei. Badirudi zaleentzat finalean izateko aukerarik gutxien duten aizkolariak SenosiainI.a, Vicente eta Erdozia direla. Hala ere, Antonio Senosiainekin kontuz ibili beharko da.

Olaguekoa final askotan izan da, baina orain bere sasoirik onenean ez badago ere, lana ez da oso luzea, eta akaso ez zaio gaizki etorriko. Erdoziak eta Vicentek, berriz, ez dute ezer galtzeko. Badakite oso zaila izango dutela finalean sartzea, baina ezusteren bat emateko prest joango dira, eta lehenengo helburua azken postutik ihes egitea izango da.

Saioa irabazteko faborito nagusia Floren Nazabal izango da, baina kanporaketa hauetan saioa irabazteak baino askoz ere garrantzi handiagoa dauka finalerako txartela lortzeak, han erabakiko baita Euskal Herriko txapela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Hondarribia, vigente campeón de La Concha, se queda fuera
Euskal Herria
«No permitimos un Guantánamo para los vascos»
Jendartea
«Incertidumbre» ante el fin del plazo para la reforma de la zona de fumadores
Kultura
Recuperan los dos cuadros robados de Edvard Munch
Iritzia
Más definición para la Ley Antitabaco
Euskal Herria
Errazti trasladará a la asamblea el debate sobre la coalición electoral
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss