- Harri-zulatzaileak
Dena erabakita dagoela jokatuko dute azkeneko jardunaldia
DONOSTIA
Euskal Herriko harri-zulatzaileen Liga amaierara heldu da, eta geratzen diren bi jardunaldiak etzi jokatuko dituzte. Hala ere, azkeneko saio horietan gertatzen dena gertatzen dela, txapelak badauka jabea, Jaizubia, Hondarribiko taldeak eramango baitu garaipena.
Ez da makala gipuzkoarrek lehen urtean egin dutena, ez baita erraza kirol batean parte hartzen den lehen urtean txapela lortzea, baina haiek lortu dute.
Azkeneko saioa etzi 13.00etatik aurrera jokatuko dute Errekatxoren aurka, eta gipuzkoarrek ez lukete aparteko arazorik izan beharko garaipena lortzeko, Ligako talderik kaskarrenetakoa baita Errekatxo.
Azkeneko saioa, berriz, 19.00etatik aurrera jokatuko dute Trapagaranen, eta han izango dira gainerako taldeak: Aldai Alde, Galdames, Ortuella, Trapagaran, Arboleda eta Sondika.
Taldekakoa amaituta, kirol horretako Liga amaitzeko binakako eta bakarkako EuskalHerriko Txapelketak jokatuko dituzte, baina ez da Ligarik izango. Binakakoan estreinako kanporaketa jokatuta dago, eta etzi 18.00etatik aurrera bigarren kanporaketa jokatuko dute Bermeon. Bertan, honako hiru talde hauek arituko dira finalerako txartelaren bila: Gallarta, Sondika eta Txoriherri.
|