GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-27
Nonahi erasotzen hasi da gerrilla Afganistanen
20 pertsona hil ziren atzo Afganistango gerrillaren erasoen ondorioz, tartean italiar soldadu bat. Atentatuak nonahi izan dira, baita Kabul hiriburuan bertan ere. Talibanek boterea eskuratu zuteneko hamargarren urteurrena da gaur. Zaharrak berri herrialde okupatuan.

KABUL

Atentatu odoltsuena Afganistango hegoaldean izan zen atzo. Helmand probintziako Lashkar Gah hirian, kamikaze batek gorputzean zeraman lehergailua leherrarazi zuen Gobernadorearen jauregiaren ataurrean. Guztira 18 pertsona hil ziren, tartean hiru soldadu afganiar eta hiru polizia.

Indar laguntzaileek kontrol bat jarri zuten erromesaldian Mekara joan nahi zuen jendetza gelarazteko. Bertan egin zuen bere buruaz beste gerrillari taliban batek; bere kideek Saifullah ezizenarekin identifikatu dute.

Ordubete geroago, talibanek beste bonba bat leherrarazi zuten Kabul hiriburuan bertan, Italiako Armadaren konboi baten aurka. Erasoaren ondorioz soldadu bat eta mutiko bat hil ziren. Beste bost soldadu zauritu egin ziren.

Iskanbila Italian

Erromako Parlamentuan tropak etxeratzeko eskatu dute Berdeek eta Italiar Komunisten Alderdiak.

Bi alderdiok Gobernu koalizioko kideak dira. Refundazione Comunista alderdiak dolu eguna errespetatzeko erregutu du, baina biharamunean auzia aztertu egin beharko dela onartu du, bide batez.

Alderdi horiek galdutzat ematen duten gudan presioa areagotu dute talibanek.

Atzo bertan, beste eraso-suizida bat izan zen Khost probintzian, hegoaldean, NATOko konboi baten aurka. Kamikazeak goizegi leherrarazi zituen lehergailuak.

Probintzia horretan eraso egin dio gerrillak «adiskidetzea» defendatzen duen taliban buruzagi ohi bati.

Gaur bertan hamar urte beteko dira talibanak Kabulen sartu eta boterea eskuratu zutenetik. Guda «jauntxoen» arteko liskarrekin amaitzea lortu zuten talibanek, eta Sharia legearen interpretazio zaharkitu eta zorrotz bat inposatu zioten Afganistango herriari.

Datorren urriaren 7an beteko dira Afganistanen aurkako bonbardatze-erasoa hasi zenetik bost urte. Orduan erretiratzea erabaki zuten talibanak bueltan dira, ostera. Bueltan, eta, egungo gertakariek erakusten dutenez, indarberriturik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
ACS compra el 10% de Iberdola con la intención de fusionarla con Unión Fenosa
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta convoca una marcha pro presos para el 7-O
Euskal Herria
Cientos de militares españoles hacen gala de sus armas en territorio vasco
Kultura
Perkusioaren anaidia
Mundua
El relator de Naciones Unidas critica a la propia ONU por el castigo a los palestinos
Jendartea
Un fallo en el reactor provoca una parada no programada en Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss