GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Ikusmira 2006-09-27
Ibaetako Foroa gizartearen konpromiso eske

Euskal presoen egoera jasanezina dela-eta, Ibaetako Foroak kalera ateratzera deitu du euskal gizar- tea. Deialdiak egokia dirudi euskal presoak prozesuari begira trukerako txanpon gisa erabili nahi dituztela argi samar dagoenean. Ibaetako Foroak Zapateroren Gobernuari egotzi dio egoera hori, baina alderdi politikoei eta instituzioei ere es-katu die beren agendan arazo larri hori biltzeko. Konpromisoa, alegia. Eta, hain zuzen, konpromisoa eskatu dio gizarteari ere. Arazoa konpontzeak gizarte osoaren konpromisoa behar baitu. Presoen kontrako gehiegikeria eta engainu guztiek euskal gizartearen kontrakoak ere badira, presoak gizarte horren parte diren aldetik. Ezarritako zigorra bete duen lagunak kalera behar bestelako inguruabarrik kontuan izan gabe, zigortu duen legediak berak hala agintzen baitu, eta gaixotasun larriren bat duenari askatasuna eman behar diote. Gizarte-alarma eta gisako aitzakiak jarri izan dituzte beren lege propioen makurtzea justifikatzeko. Baina, ezin uler liteke tamainako gizarte alarma gertatzea ETA erakunde armatuak hiru urtetik gora hildakorik eragin gabe eta etengabe distentsiorako keinuak egiten zituen unean. Prozesua abian izanda zein prozesurik gabe, giza eskubideak errespetatu egin behar dira. -



Una reclamación hueca

Nunca está de más que el Gobierno de Lakua reclame las competencias que le confiere el Estatuto autonómico, y la transferencia de la administración penitenciaria podría ser beneficiosa para quienes cumplen condena en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa si se hace una mejor gestión que la actual. Pero contrariamente a lo que sostiene Lakua, ésta no sería «una pieza esencial para el proceso de pacificación y normalización». Al menos no ahora, cuando la inmensa mayoría de los presos políticos vascos están fuera de este país y, por lo tanto, lejos del ámbito competencial del Ejecutivo de Ibarretxe. El paso se antoja una reclamación hueca, un gesto para dar imagen de movimiento sin hacer nada eficaz. -



Garoñak ezin du itxaron

Garoñako zentral nuklearreko erreaktorea gelditu egin zen atzo, Gobernuak zentrala ixteko 2009ra arte itxarotea erabaki ondorengo polemikaren erdian. Hilabete honetan zentralaren segurtasunarekin zerikusia duen bigarren gorabehera izan zen atzo, hilaren 13an bateria-sisteman akats bat idoro baitzuten. Madrilgo Gobernuak asmoa iragarri zuenean elkarte ekologistek eskatu zioten berehala ixteko, inolako luzamendurik eman gabe. Atzoko gertaerak arrazoia eman die. Eta Gobernu horrek, erantzukizun apur bat erakutsi nahi balu, hala egin beharko luke. Egoskorkeria eta trikimailuak, herritarren osasuna eta are bizia jokoan dagoenean, ez dira jokabiderik onena. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
ACS compra el 10% de Iberdola con la intención de fusionarla con Unión Fenosa
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta convoca una marcha pro presos para el 7-O
Euskal Herria
Cientos de militares españoles hacen gala de sus armas en territorio vasco
Kultura
Perkusioaren anaidia
Mundua
El relator de Naciones Unidas critica a la propia ONU por el castigo a los palestinos
Jendartea
Un fallo en el reactor provoca una parada no programada en Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss