Donostiako Udaleraino iritsi da De Juanaren egoeraren salaketa
DONOSTIA
Iñaki de Juana Donostiako preso politikoak 52 egun bete ditu gaur gose greban, joan den abuztuaren 7an bizi osoko espetxe zigorraren aurka ekin zionetik. Oraindik orain Algecirasko Punta Europa Ospitalean dute ingresatua donostiarra, bere borondatearen aurka elikatzen. Preso politikoaren egoeraren salaketak, atzo, Donostiako udaletxeko osoko bilkura aretoa izan zuen agertoki nagusi.Donostiako Udalean ohiko osoko bilkura izan zen. LAB sindikatua kanpoaldean kontzentrazioa egiten ari zen bitartean, dozena bat donostiar udal aretoan sartu ziren eta De Juanaren egoera salatzeko protesta egin zuten.
Bizi osoko espetxe zigorraren aurkako eta preso donostiarrarekin elkartasunezko hitzak zituzten orriak erakutsi zizkieten herritarrek agintariei eta alderdi politikoetako ordezkariei. Azkenean, Udaltzaingoak kanporatu zituen protestan ari zirenak, eta hauek beren kabuz irten ziren.
12.30ean, LABek elkarretaratzera deitu zuen Donostiako udaletxe aurrean. Bertan, sindikatu abertzaleko hainbat delegatuk «solidarioz» jantzita egin zuten elkarretaratzea, hain zuzen ere, De Juanari elkartasuna adierazteko eta haren egoera salatzeko.
LABen elkarretaratzeak
Preso politiko donostiarraren alde, gainera,datorren astelehenetik ostiralera bitarte, egunero, 12.30etik 13.30era elkarretaratzeak egingo dituzte LABeko Donostiako ordezkariek udaletxe parean, Iñaki de Juanaren askatasuna aldarrikatzeko, euskal presoen estatus politikoa aitortzearen alde eta «Madrilgo Gobernuak bultzatzen duen espetxe politika» salatzeko.Bestalde, joan den igandean, Algecirasko espetxean gatibu dituzten emakume euskal herritarrek egun bateko baraua egin zuten. Hernanin, aldiz, bi orduko elkarretaratzeak egiten dituzte, 18.00etatik 20.00-etara, egunero, Zinkoenean. Atzo, 50 lagun elkarretaratu ziren Ziburun, 200 Bilbon eta 50 Arrasaten.
Ezker Abertzalea critica la actitud del Parlamento
El grupo parlamentario Ezker Abertzalea denunció ayer que la sanción impuesta al grupo de no poder cursar invitaciones a la Cámara de Gasteiz en las tres siguientes sesiones plenarias es «la respuesta que da la Mesa [del Parlamento] al emplazamiento de los familiares para que los parlamentarios se impliquen en la defensa de los derechos de los presos». Ezker Abertzalea señaló, además, que «la Mesa ha vuelto a demostrar que tiene un lastre antidemocrático». -
|