Ezezagunek Iruña Okako PSEko egoitzari eraso diote
Astelehen gauean, Araban dagoen Iruña Okako PSEko egoitzan etxean egindako lehergai batek eztanda egin zuen. Bilboko Santutxu auzoan, berriz, ezezagunek edukiontziak gurutzatu zituzten eta gero su eman zieten, baita Banestoko kutxazain bati ere. Erasoen aurkako gaitzespenak ahoz aho ibili dira politikarien ahotan. Gehienen arabera, kale borrokako ekintza horiek «ez dute baketze eta normalizazio prozesuan batere laguntzen».
DONOSTIA
Astelehen gauean bi sabotaje izan ziren Euskal Herrian. Lehena 21.15ean egin zuten, Bilboko Santutxu auzoan. Ezezagun talde batek Iturriaga ka- lean zeuden edukiontziak gurutzatu zituen eta gero su eman zien, baita Banestoko kutxazain bati ere. Ordu erdi geroago su- hiltzaileak bertaratu, sua itzali eta edukiontziak baztertu zituzten.Hiru ordu geroago, Arabako Iruña Oka izan zen sabotajearen eszenatokia. Ertzaintzak zabaldu duen informazioaren arabera, gauerdian etxean egin- dako lehergai batek eztanda egin zuen PSEko egoitzaren ate aurrean, eta eraikinaren aurrealdean sute bat sortu zuen. Sua suhiltzaileen laguntzarik gabe itzali zuten, eta ez zuen inolako kalte pertsonalik sortu.
Gaitzespen erreakzioak
Bi ekintza horien inguruan sortu diren erreakzioak ugari izan dira. PSEko antolakuntza idazkari eta exekutiboko eledun Rodolfo Aresek zabaldu zuenaren arabera, ekintza horiek bake prozesuan «oztopoak» besterik ez dira. Bestetik, ekintza horiekin ez dutela haiek «makurtzea» lortuko ere adierazi zuen.Aresek «politika egin nahi duten horiei» ekintza horietatik aldentzeko eskatu zien, eta ezker abertzaleari egin zion erreferentzia.PSEko antolakuntza idazkariak ekintza horiekin ez dutela «ezer lortuko» adierazi eta «elkarrizketa eta biolentzia» bateragarriak ez direla argi azaldu zuen. «Joko arauak errespetatu eta biolentzia alboratzeko» deia egin zuen Rodolfo Aresek. Lakuak ere asteleheneko ekintzak gaitzetsi nahi izan zituen Gobernu Kontseiluaren asteroko bileraren ostean. Miren Azkarate Lakuako bozeramaileak erasoak prozesuan zer ekarpen egiten duten galdetu zuen berriro ere, eta kale borrokako ekintzak ez direla bidea nabarmendu zuen. EAk ere Santutxuko eta Iruña Okako ekintzak gaitzetsi eta haiek gelditzeko exijitu zuen, «baketze eta normalizazio politikoan aurreratzeko». Alderdi abertzaleak igorritako prentsa oharrean elkartasuna adierazi zien PSEko kideei, eta ekintza horiek edozein ikuspuntutatik «erabat onartezinak» direla gaineratu zuen. Aralarrek ere sabotaje horiek Euskal Herrian gertatzen ari den prozesuari eta euskal gizarteari mesederik ez diotela egiten salatu zuen, eta «zentzugabeak» direla nabarmendu zuen. «Lehen halako ekintzek zentzurik ez bazuten, orain indar guztiak gatazka konpontze bidean jarri direnean, zentzu gutxiago dute. Kontrako norabi- dean doaz», nabarmendu zuen Patxi Zabaletak zuzentzen duen alderdiak.
EB:«Prozesua une zailetan»
Ezker Batuak ere kale borroka ekintzak eta biolentzia adierazpenak «bakearekin bateraezinak» direla salatu zuen. Ha- ren ustez, prozesua «une zailetan» dago, eta halako ekintzek ez diote laguntzen.Arabako aldun nagusi Ramon Rabanerak Iruña Okako PSEko egoitzaren aurkako ekintza gaitzetsi zuen, eta «demokraten aurkako larderien aurrean» Zuzenbide Estatuan babestu eta errudunak bilatu behar direla adierazi zuen. Kale borrokako ekintzak errepika ez daitezela eskatu zuen PPko aldun nagusiak.
Asumen un sabotaje contra «Diario de Navarra» en Arbizu
IRUÑEA Un comunicante anónimo ha asumido la requisa en Arbizu de unos 400 ejemplares de ‘‘Diario de Navarra’’ como modo de «denuncia de osbtáculos que los seudodemócratas ponen al proceso en Euskal Herria». Este comunicante, que reivindicó la acción en nombre de la organización juvenil Segi, añadió que «‘Diario de Navarra’ es uno de los símbolos de esa estrategia». El rotativo editado en Cordovilla dio cuenta ayer de este sabotaje. Informó de que se produjo alrededor de las 7.15 del domingo en la localidad de Arbizu, cuando encapuchados abordaron al repartidor que cubrió la ruta denominada Sakana-Leitzaran. Indicó que se trataba de cerca de quince jóvenes, con la cara tapada que, tras sujetar al repartidor e indicarle que la acción no iba contra él, se llevaron los periódicos. El diario subraya además que los asaltantes le pidieron el teléfono móvil para impedir que llamara a la Policía. El comunicante anónimo indicó que se incautaron de 420 ejemplares, mientras que ‘‘Diario de Navarra’’ sitúa la cifra en 385. El Ayuntamiento de Iruñea se solidarizó con el diario, Onda Cero (también atacada), Caja Navarra y el PSOE.
|