GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-09-27
- Real Sociedad
25 urte jokalari txuri-urdinak animatzen
Ostiraletik igandera Hernanin antolatutako ekitaldiekin Peña Mujikak 25. urteurrena ospatu zuen. Atotxan eta Anoetan jokalari txuri-urdinei adore gehien eman dion taldea da, eta, nahiz eta une batzuetan bere jarrerarekin zale guztiak bat ez etorri, beren lana eskertzen dela ikusi zuten asteburuan jasotako onespenarekin.

Peña Mujika 1981. urtean osatu zuen Atotxan elkartzen zen lagun talde batek, Reala Ligako talderik onena zenean, hain zuzen. Jartzen ziren lekuaren izena hartu zuten, garai batean han izan zelako Mujika anaien egur enpresa. Fundatzaileetatik inork ez du jarraitzen egun, baina hamar lagunek laster beteko dituzte hogei urte orain 78 bazkide dituen Peña Mujikan.

Horietako batek, Xabik, peñaren historia azaldu digu: «Fundatzaileak taldea hasi ziren antolatzen, baina poliziarekin izan zituzten arazoekin nazkatu egin ziren. Ez zieten zelaietara sartzen uzten, kuarteletara eramaten zituzten, eta utzi egin zuten. Une batez desagertzeko zorian egon zen Peña, baina talde bat sartu ginen... eta orain arte».

Historian arrakasta handiena lortu duen ekimena 1988an Bartzelonaren kontrako Kopa finalerako Madrilera joateko antolatu zuten tren berezia izan zen. 1.300 pertsona joan ziren bidaia horretan eurekin. Urtero hamar bat bidaia antolatzen zituzten lehen, baina azkeneko urteetan kopurua murriztu egin da: «Jende gaztea dugu taldean eta ezin du ordaindu 50 euro sarreragatik, autobusa eta eguna pasatzeko behar dena».

Peña Mujikak bazkide kopuru handiena 1992an lortu zuen, 218 izan zituen. Murrizketan Atotxatik Anoetara pasatzeak eragin handia izan du:«Atotxa eta Anoeta oso ezberdinak dira. Gure lekua beteta dago orain eta bazkide izan nahi duena beste puntan jarri beharko litzateke».

25 urte hauetan Peña Mujika izan da Reala animatzen gehien nabarmendu den taldea: «Nik uste dut dudarik ez dagoela horretan. Atotxan, batez ere, baina Anoetan ere gehien guk animatzen dugu. Anoetak izozkailu bat dirudi, ez du zerikusirik Atotxarekin. Nahiz eta gure jarrera eta intentzioa berbera izan, zaleak oso ezberdinak dira. Hemengo jendea hotza da, eta, horregatik, Anoetatik urtero 15 puntu joaten zaizkigu. Ezin da presionatu. Zelaia urruti dago eta jendea joaten da zinemara bezala partida ikustera, eta ez animatzera. Batzuk, gainera, gure jokalarien kontra daude, txistu gehiegi entzuten da eta animatzea gero eta zailagoa da», esan du Xabik.

Igandean Anoetan, aldiz, giro ona izan zen. Peña Mujikakoek laguntza izan zuten taldea animatzerakoan, eta partida aurretik txaloak jaso zituzten megafoniatik zorionak eman zizkiotenean: «Guretzako ondo dago, eta pozgarriak izan dira jendearen txaloak. Badakigu jende asko dagoela gure kontra, baina badaukagu jendea alde ere».

Hori ikusi zuten urteurrena zela-eta antolatutako ekitaldietan ere. Ostiralean Jauregi eta Gari azaldu ziren egitarau hasieran, eta igandeko bazkarian Realeko bost kontseilari egon ziren berekin. Guztira 108 lagun elkartu ziren, horien artean Bidea, Beti Erreala, Izar, Garigol, Iskanbila eta Idiazabalgo peñen ordezkariak, baita Osasuna, Alaves, Valladolid, Celta eta Compostela taldeen jarraitzaileen artean dituzten adiskideak ere.

«Lagun asko ditugu»

Ikusi dute lagun asko dituztela futbol munduan, nahiz eta izandako istiluengatik eta ezker abertzalearen alde azaldu direlako biolentziaren zama beren gainean eduki: «Istiluak izan dira, baina gu ez gara inora probokatzera joan. Madrilen etortzen bazaizkizu istiluak egoten dira, baina gu defendatu egiten gara soilik. Argi dago Estatuan lagun asko ditugula, eta istiluak, batez ere, gure pentsamenduaren kontrakoekin izaten dira. Guk garbi daukagu non gauden, eta guretzako futbola futbola da, baina hemen beste arazo larriago bat dago, eta lehendabizi arazo hori dago eta gero futbola».

«Etorkizunera begira, Peña Mujkakook ez dugu desagertzeko pentsamendurik. Berdin jarraituko dugu. Jende gaztea ari da sartzen, eta erreleboa ziurtatuta dago. Horrela jarraitzen badugu, urte asko egongo gara animatzen. Gure asmoa hori da: Reala animatzea, bai hemen baita ahal dugun tokietan ere».

Bere garaian arazoak izan zituzten Realeko zuzendaritzarekin. «Orain harreman normala dago. Igandean egon ginen bazkaltzen haiekin, eta ez dugu inbolukraziorik ikusten. Gure alde daude, baina ez daukate adorerik jendearen aurrean guri laguntzeko», esan du. Izan ere, 25 urte hauetan hil diren lau lagunak ­Guindillo, Kapone, Jon eta Angel Mari­ gogoan dituzte Peña Mujikako partaideek. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
ACS compra el 10% de Iberdola con la intención de fusionarla con Unión Fenosa
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta convoca una marcha pro presos para el 7-O
Euskal Herria
Cientos de militares españoles hacen gala de sus armas en territorio vasco
Kultura
Perkusioaren anaidia
Mundua
El relator de Naciones Unidas critica a la propia ONU por el castigo a los palestinos
Jendartea
Un fallo en el reactor provoca una parada no programada en Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss