GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-27
- Top 14
Avironek bigarren zatian erabaki du norgehiagoka
·Atsedenera galtzen joan arren, azkenean bigarren garaipena lortu ahal izan zuten

AVIRON 24

CLERMONT 13

BAIONA

Ikaragarrizko lasaitua hartu zuten atzo Jean Dauguerren zelaiko harmailetan zeuden 11.000 ikuslek epaileak partidaren amaiera agindu zuenean. Avironek bigarren garaipena lortu zuen, eta atsedenean gauzak zeuden bezala ikusita, inork gutxik uste zuen puntuak Baionan geratuko zirenik.

Avironek aurtengo partidarik onena egin zuen, baina irabaztea asko kosta zitzaion, eta atsedenera, gainera, galtzen joan zen. Orain arte Aviron bigarren zatian behera egiten ikusi izan dugu, eta horrek kezka handia sortzen zuen zaleen artean, baina zuri-urdinek ongi erreakzionatu zuten atzoko bigarren zatian, eta garaipena lortu zuten. Horrekin batera, azkeneko postua utzi dute lapurtarrek, baina oraindik jaitsierako postuetan jarraituko dute.

Gauzak ezin okerrago hasi ziren etxekoentzat, hamaikagarren minuturako 0-10 galtzen ari baitziren. Lapurtarrak urduri samar agertu ziren zelaian, irabazteko premiak eraginda ekin baitzien neurketari, eta kanpotarrek lehenengo bi aukeretan hamar puntu egin zituzten. Gauzak beltz, oso beltz jarri ziren, eta harmailetan zurrumurruak ere hasi ziren.

Hortik aitzinera, ordea, Aviron jokatzen hasi zen, eta Clermontek, aldiz, ezer gutxi erakutsi zuen, baina atzean zulo gutxi uzten zuten, eta Avironek bi zigor-kolperi esker murriztu zuen markagailua, atsedenera 6-10 atzetik joateko.

Bigarren zatian, ordea, gauzak erabat aldatu ziren, eta bigarren minutuan euskaldunek lortutako entseguak zeresana izan zuen. Audrinek jokaldi eder bati amaiera paregabea eman zion eta entsegua lortu, nahiz eta transformazioarekin ez zuten asmatu.

Horrek indar handia eman zion talde zuri-urdinari, eta Clermonten erraztasunak ederki aprobetxatu zituzten. Atzean sendo aritu ziren, eta erasoan min dezente egin zuten. Bigarren zatiko erdia baino lehen partida ia erabaki egin zuten 21 eta 6 aurretik jarrita. Hortik aitzinera Avironek ez zuen inongo estuasunik pasatu, eta amaieran puntuak etxean geratu ziren. Beste emaitzak hauek izan ziren: Brive 6 / Stade Français 21; Bourgoin 25 / Montpellier 3; Tolosa 35 / Castres 3; Albi 6 Perpinya 7 eta Narbonne 33 / Agen 18.



Orain bide beretik jarraitu behar da

BAIONA

Behar zuen Avironek atzoko garaipena, bestela gauzak oso ilun jarriko baitziren Lapurdiko hiriburuan. Partirda ez zen samurra. Aurkari indartsua, presioa handia, gauza asko batzen zen, baina azkenean beharrezkoena egin zuten.

Horrek taldeari indarra eman behar dio. Sailkapeneko azkenaurreko postuan dago oraindik, baina bigarren garaipena behintzat lortu dute. Jean Daugurren jokatzen hasi direnetik, etxeko bi partidak bereganatu dituzte, eta horrek konfiantza ere eman beharko lieke. Hori bai, atzokoari begira ez dago geratzerik. Oraindik jaitsierako postuan jarraitzen dute, eta hortik irteten hasteko, puntuak pilatzen joan beharra dago. Atzoko garaipenak jarraipena behar du, eta ahalik eta azkarren, gainera. Atzokoan, gainera, atzealdean itxuroso aritu ziren, eta irabazteko premiazkoa da atzean sendo aritzea. Atzo Baionan erakutsitako bidetik jarraitzea besterik ez da geratzen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
ACS compra el 10% de Iberdola con la intención de fusionarla con Unión Fenosa
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta convoca una marcha pro presos para el 7-O
Euskal Herria
Cientos de militares españoles hacen gala de sus armas en territorio vasco
Kultura
Perkusioaren anaidia
Mundua
El relator de Naciones Unidas critica a la propia ONU por el castigo a los palestinos
Jendartea
Un fallo en el reactor provoca una parada no programada en Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss