GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-09-27
- Montauban
Biarritz berriro ere bere mailatik aparte ibili da

MONTAUBAN 19

BIARRITZ 13

BAIONA

Biarritzek orain arte erakutsitakoa berretsi zuen atzo Montaubanen zelaian. Ez dago sasoian, eta urteroko moduan Liga hasieran bere mailatik, edo ibili beharko lukeen mailatik oso aparte dabil, eta atzo hirugarren porrota jasan zuen.

Biarritzek lehen minutuetan bakarrik erakutsi zuen etxekoek baino talde hobea zuela, 3-6 aitzinetik egon baitziren, baina hortik aurrera Montaubanek gogo handiagorekin jokatu zuen, eta biarriztarrak mendean izan zituzten, eta amaieran ongi merezitako garaipena eskuratu zuten.

Dena dela, ongi jokatzen ez aritu arren, Biarritz sailkapenean hirugarren postuan dago, atzoko porrotaren ostean postu bat galdu baitu, eta bigarren postutik hirugarrengora pasatu baitira, baina helburuen barruan dabiltza.

Lehenengo lauretan geratzea, hori da Biarritzen erronka, eta beharra ere bai, eta oraingoz hor daude. Hori bai, Stade Français besteen gainetik dagoela garbi erakutsi du, orain arte jokatu dituen partida guztiak irabazi baititu, eta beste guztien gainetik dabil, nahiz eta oraindik Liga luzea den, eta ekaina oraindik oso urruti dagoen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
ACS compra el 10% de Iberdola con la intención de fusionarla con Unión Fenosa
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta convoca una marcha pro presos para el 7-O
Euskal Herria
Cientos de militares españoles hacen gala de sus armas en territorio vasco
Kultura
Perkusioaren anaidia
Mundua
El relator de Naciones Unidas critica a la propia ONU por el castigo a los palestinos
Jendartea
Un fallo en el reactor provoca una parada no programada en Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss