GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-27
- Munduko Txapelketa
Handien arteko benetako borroka iristear dago
·Gaur erabakiko dira finalerdietako neurketa interesgarrienak

MEXIKOHIRIA

Aklimatazio garaia amaitu da. Bakoitza bere lekuan jartzeko balio izan du lehen asteak, eta orain Munduko Txapelketa irabazi nahi duten pilotariei benetako ordua iritsi zaie. Garaipena da lehiaketan aurrera jarraitzeko balio duen emaitza bakarra, eta, bihartik aurrera, Tulyehualcoko trinketak eta San Juan de Ixtayopango ezker paretak finalerdietako neurketak hartuko dituzte.

Trinketeko eskuz banakakoan ia dena erabakita dago Frantziako selekzioarentzat. Argentinak Espainiarekin borrokatu beharko du hirugarren eta laugarren posturako lehian, baina ez dirudi amerikarrek Unai Alvarez hernaniarraren garaipena ­«Papapa»Quesada kubatarraren aurka oso itxura ona eman zuen pilotaria­ kolokan jar dezaketenik.

Landetako Benesse pilotariak atzo «Loquillo»ren aurka jasotako porrot mingarriak ez ditu gauzak gehiegi aldatzen. Frantziak gipuzkoarrari irabazi beharko dio jokamolde horretan Waltari kubatarraren lekua hartu ahal izateko. Edozein modutan, oraindik taldeka Munduko txapeldun denak finala Alvarezen aurka jokatzea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

Taldekako lehia, jokamolde horretan, mexikarren esku dago. Ligaxka lehen postuan amaitu dute eta gaur Kubak eta Espainiak jokatuko duten partidako galtzailearen aurka neurtuko dira finalerdietan. Frantziak, aldiz, irabazlearen aurka jokatu beharko du, Christophe Belascainek eta Peio Saint-Estebenek kolpe gogorra jaso baitzuten Izquierdo eta Quesada kubatarren aurka.

Aipatzekoa da jasotako porrot bikoitza, aurrez jokatutako banakako norgehiagoka ere galdu egin baitzuen Frantziak. Seguruena, ordea, finalean «Loquillo» eta Santamaria Belascain eta Harotzareneren aurka neurtuko dira; Thierry Itoizek gordeta eduki ditu pilotari titularrak.

Ixtayopan, bero-bero

Baina, berriz ere eguneko partida beroenak San Juan de Ixtayopango ezker paretan izan ziren. Frontoia jendez lepo zegoen, lehen egunetik egon den moduan, Poueyts-Bessonart eta Orlando-Olivosen arteko lehia handia ikusteko. Etxekoek irabaz zezaten ikusleek egindako eginahalak, ordea, ez zuen ezertxotarako balio izan.

Behingoz, lapurtarrek beren benetako maila eman zuten. Eneko Bessonart senpertarrak, ikusgarri atzeko koadroetan, eta Poueyts jubenilak, bere ausardiak pilotazale bat baino gehiago harritu du, garaipena lortu zuten (22-17) eta, bide batez, finalerdietarako txartela eskuratu. Gainera, atseden eguna ere izango dute gaur, gutxietsi behar ez den saria, denbora oso gutxian jokatu beharko dituzten neurketa guztiak kontuan hartuta.

Egia da bikote mexikarra erabat mendean izan zutela hasiera-hasieratik, baina Orlandok eta Olivosek asko estutu zituzten euskaldunak, batez ere, partidaren azkenaldera. Boleaz lagundutako defentsa ona eta pilota laugarren koadrotik ez pasatzeak ekarri zuen efektu arraroa Philippe Hirigoienen mutilei ezusteko larri bat emateko zorian egon ziren.

«Mexikarren aurka partida ez da amaitzen 22ra heldu arte, gaur berriz ikusi dugu hori», adierazi zuen Saint-Peeko atzelariak, neka-neka eginda. Bessonartek beste behin atera zuen bere eskuin beso indartsua eta aurkaria bederatzira atzeratu zuen etengabe. Bien bitartean, Mikel Poueytsek moztutako pilotak maisuki jokatutako bi paretekin nahasi zituen. Hori ikusita, etxekoak defentsa lanean saiatu ziren batez ere, aurkarien huts apurren zain egonez, partidatik erabat ez joateko.

Baina denok norgehiagoka erabakita zegoela uste genuenean, Ixtayopango speaker-ak 17 eta 9koa aipatzearekin batera, mexikarrak modu arriskutsuan hurbildu ziren markagailuan 21-17ra. Zorionez, eskarmentua duen pilotari biarriztarraren odol hotzak erabaki zuen lehia bi pareta ikusgarri batekin: «Botatzea erabaki dut eta zorionez ongi irten da, jada oso nekatuta geundelako. Probatzea erabaki dut eta ongi atera da», esan zuen amaieran.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
ACS compra el 10% de Iberdola con la intención de fusionarla con Unión Fenosa
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta convoca una marcha pro presos para el 7-O
Euskal Herria
Cientos de militares españoles hacen gala de sus armas en territorio vasco
Kultura
Perkusioaren anaidia
Mundua
El relator de Naciones Unidas critica a la propia ONU por el castigo a los palestinos
Jendartea
Un fallo en el reactor provoca una parada no programada en Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss