Harkaitz Cano, EIZIEren itzultzaileen lantegian
IRUN
EIZIEk aurten antolatu duen literatur itzultzaileen lantegia gaur eta ostirala bitartean izango da, Irungo FICOBAn. Bertan, Harkaitz Ca- noren “Neguko zirkua” liburuko narrazio bat hiru hizkuntzatara aldatuko dute euskaratik zubi-hizkuntzarik gabe, alegia frantsesera (Kattalin Totorikak), galegora (Isaac Xubinek) eta ingelesera (Kristin Addis-ek). Elkarlanean arituko dira lau egunez, eta sor litezkeen zalantzak argitzeko idazlearen beraren laguntza ere izango dute parte hartzaileek.
Lantegiari amaiera emateko, parte hartzaileak jende aurreko mahai-inguru batera bilduko dira ostiralean, esperientziaren berri emateko. Ondoren, lantegian aukeratuko duten pasarte bat lau hizkuntzetan entzuteko parada izango da, musikaz jantzia. Jende aurreko ekitaldi hori arratseko zazpietan izango da, Ficoban bertan.
|