GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-24
Loren Arkotxa, Miren Odriozola eta J. M. Erasun - Udalbiltzaren izenean
Gatazkaren internazionalizazioan geltoki bat

Euskal Herriak bizi duen gatazka politiko-historikoak fase desberdinak ezagutu izan ditu bere internazionalizazio prozesuan. Urteetan Euskal Herriko eragile politiko, instituzional, sindikal zein sozial anitzak munduan zehar ibili dira hemengo egoeraren berri ematen, gure herriaren gatazkaren jatorri historikoa ezagutarazten zein konponbide politikoa aldarrikatzen. Nazioarteko Foroak eta munduko Gailurrak; kongresuak eta konbentzioak... esparru askok eta askok ezagutu dute Euskal Herriko afera lehenengo eskutik.

Udalbiltza bera presente egon da bere zazpi urteetako ibilbide xumean nazioarteko foro desberdinetan, Porto Alegreko Munduko Foro Sozialean edizio desberdinetan, Europako Foro Sozialean, Tokiko Agintarien Foroetan... zein bestelako nazioarteko kongresuetan. Era berean, gogora- tzekoa da 2002. urtearen bukaeran Herri Eskubideen Nazioarteko Konferentzia antolatu zela nazio instituzio honen eskutik, Europako eta munduko herriei autodeterminazio eskubidearen inguruan gure ekarpena egin nahian. Bertan prozesu oso desberdinak aztertu ziren eta guztietatik elkarrekin egindako erreflexioak eta irakaspenak ateratzeko balio izan zuen.

Denbora honetan guztian, alabaina, anitzak izan dira Estatu espainol zein frantsesetik nazioarteko esparruan zabaldu diren oztopoak eta gure nazioaren gatazka politiko-historikoa desitxuratzen zuten aldebakarreko irakurketek. Baina, urteetan barne gatazka bezala definitu dutena, garbiki beste dimentsio batera heldu behar zen. Ez da erraza izan azkeneko urteetan bere eskubideak errespetatuak izan daitezen herri bateko existentzia aditzera ematea kanpoko eremuetan.

Euskal gatazka une politiko erabakigarrienetan sartu izan den aldiro, nazioarteko eragile desberdinek beren bultzada eta babesa erakutsi nahi izan dute. Gogoratzekoa da Lizarra-Garaziren garaian era horretako adierazpen anitzak egin zirela. Martxoaren 22an ETA erakundeak bere ekimenaren berri eman zuen egun berean nazioarteko instantzia desberdinek zoriondu egin zuten emandako urratsa: Nazio Batuetako idazkari nagusitik hasita, Etxe Zurira, edota Batikanoak berak. Are gehiago, egun horietan, Europako Kontseiluko bileran Europako gobernu desberdinek publikoki agertu zioten Zapateroren Gobernuari sostengua gai honetan. Europako hainbat liderrek estatu espainolak abiatutako bidea goraipatu zuten. Romano Prodik, Italiako lehen ministroak, aste honetan bertan konponbiderako prozesuari laguntzen dion nazioarteko egoeran gaudela ziurtatu du. Eta hil honen hasieran, Britainia Handiko lehen ministroak, Tony Blairrek, zentzu berean egin zituen adierazpenak eta Zapateroren Gobernuaren jarrera txalotu zuen.

Europako instituzioentzako ez da arrotza Europako gatazketan eskusartzea. Izan ere, urteetan politikoki zein ekonomikoki bultzada eman diote Irlandako gatazkaren konponbidearen aldeko bideari, hainbat programa artikulatzen eta prozesu demokratikoaren babesle bezala agertzen. Era berean, orain ere Madrileko Gobernuarentzat erreferentzia ari dira bihurtzen Europako instituzioak. Azken finean, garrantzi osoko pausotzat hartu behar da bai Europako Parlamentuak zein Europako Kontseiluak Euskal Herria beren agendetan sartu izana.

Europako Parlamentuan egingo den eztabaida honetan, dudarik ez, pisu nabarmena izango du Nazio Eztabaida Gunearen eskutik sortu zen Europako parlamentariez osatutako Friend- ship-ak. Talde sozialistak, Liberalak, Europako Ezker Batuak, Berdeek eta ALEk adostutako testuak Euskal Herriko gatazka politikoaren izaera onartzen du, irekitako prozesuari bere sostengua ematen dio, bor- tizkeriaren erabilera gaitzesten duen bezala. Era berean, ireki behar den eszenatokian indar politiko guz- tiak presente egon behar direla eta gatazkarekin bukatzeko mekanismo egokiak bilatu behar direla nabarmentzen du. Hemendik ondorioztatzen da, beraz, Europako instituzioetatik onartuko dela gatazka politikoa dela eta Europa mailako arazoa dela, eta ez Estatu espainol edo frantseseko barne arazo bat.

Eztabaida honekin lortu nahi den helburua, azken finean, Irlandako prozesuak jaso zuen sostengu bera lortzea da. Arrakastatsua izateko aukera asko dauden arren, argi dagoena da Europako lider politikoen borondatearen eskuetan dagoela. Madrilgo Gobernuaren buruaren eskuetan dagoen bezala ekainaren 29an bere adierazpenean esan zuena bermatzea, hau da, euskal herritarrek erabakiko duguna errespetatuko duela.

Baina zalantzarik gabe, joan den asteko astelehenean kaleratu zen “Nazioarteko sei pertsonalitateen Agiriak” berebiziko garrantzia hartzen du testuinguru guzti honetan. Nazioarteko politikako sei liderrek goraipatzen dituzte ETA erakun- deak, Espainiako Gobernuak eta Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialek emandako urratsak, eta, era berean, deia egiten dute gatazkaren kausak eta eraginak ezabatzeko, konponbide eta normalizazio demokratiko baten markoan. Euskal Herriaren beraren izaera onartzeaz gain, gatazkaren konponbidearen gakoa erabakitzeko eskubidean datzala nabarmentzen dute. Gatazkaren izaera politikoa soilik bide demokratiko, elkarrizketa eta negoziazioaren bidezkonponduko dela ere nabarmentzen dute.

Nazioarteko sostengu horrek Europako zein Euskal Herriko eragileak behartzen gaitu behar bezalako erantzukizunarekin jokatzera, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea bermatua izan dadin beharrezko pausoak ematera behartzen gaituen bezala.

Konponbiderako Mahaiak eta Friendship-ak gonbita egin diote Euskal Herriko eragileei gure herriarentzako historikoa izango den eztabaida zein bozketa honetan presente egon gaitezen. Zentzu honetan, nazio instituzioa den Udalbiltzak, gure herriarentzako soluziobidean parte hartzeko konpromisoa berretsi, eta Estrasburgon egingo den eztabaida honetan egongo dela iragartzen du. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss