GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-24
Aizkorri-Arazko plana alda dezatela eskatu dute Araban
Aizkorri Aratzeko Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren inguruan mintzo ziren atzo Arabako Biltzar Nagusietan, EAk hala eskatuta. EAJ izan ezik, gainerako talde guztiek prozeduran «irregulartasunak» izan direla aipatu zuten, azken orduan meategia egiteko aukera aztertu dutelako. Hasierako egoerara itzul dadila eskatu dute.

GASTEIZ

Arabako Biltzar Nagusiek Aizkorri-Aratz natur parkearen Natur Baliabideak Antolatzeko Plana alda dezala eskatu zioten atzo Lakuako Gobernuari. Zehazki, planetik meatzaritza jarduerak bertan egiteko aukera ken dezala galdegin zioten. Eusko Alkartasunak, Lakuako Ingurumen Saila duen eta jeltzaleekin eta EBrekin batera hirukoa osatzen duen alderdi berak, aurkezturiko mozioaren alde bozkatu zuen, bai eta talde guztiek ere, EAJk izan ezik. Azken hori abstenitu egin zen.

Alde horretatik, duela urtebete pasatxo, Leze kobazulo ospetsuaren ondoan kaltzitazko meatze bat egiteko asmoa zegoela jakinarazi zuten. Hasiera bateko Aizkorri-Arazko Natur Baliabidea Antolatzeko Planean azken orduko aldaketa bat sartu zuten; meategia egiteko aukerarena, hain zuzen.

Alde horretatik, prozeduran «irregulartasunak» izan direla arbuiatu zuen EAko biltzarkide Mikel Mintegik eztabaidan. «Iruzur» horretan bere taldeak erantzukizuna duela eta, beraz, egoera konpondu beharra dagoela nabarmendu zuen. Irtenbide gisa, Lakuako Gobernuak akatsa zuzendu dezala aipatu zuen, auzitegietara jotzeko aukera badagoela ohartarazi bazuen ere.

Auzi horretaz Ingurumen sailburu ohi Sabin Intxaurragarekin eta egungo sailburu Esther Larrañagarekin hitz egin duela eta horiek «gola sartu dietela» erantzun diotela jakinarazi zuen Mintegik. Horiek hala, jelkideen eskuetan dagoen Industria Sailak eta Euskal Energiaren Erakundeak Ilarduiko meategia egiteko dituzten interesez galdegin zuten. «Ingurumen interesak gailendu behar dira legeriak agintzen duelako eta bertako biztanleriak horrela nahi duelako».

«Kaltetuen oniritzia»

EAJko biltzarkide Alvaro Iturritxak «lasai» dagoela nabarmendu zuen; izan ere, bere garaian, Euskal Energiaren Erakundeak eta Lakuako Gobernuko Industria Sailak kaltetuen oniritzirik gabe inolako meategirik martxan ez jartzeko konpromisoa hartu zuten. Era berean, natur parke izendatu zutenean izandako prozeduraren alde agertu zen. Modu horretan, EAren barruan irizpide ezberdinak aurki daitezkeela erantzun zion Mintegiri.

Ingurumen diputatu Marta Alañak EArekin bat egin zuen, eta Natur Baliabideak Antolatzeko Plana «ezkutuan» eraldatu zutela adierazi zuen. PSEko Ricardo Aristizabalen ustez, Lakuako Gobernuak «sekulako interesa» du meatze horretan, eta ez du ezkutatu. Ezker Batua alderdiko Ritxar Bacetek babesturiko eremuak egitea garrantzitsua dela nabarmendu zuen; izan ere, haren ustez, horrek esan nahi du gainerakoei eraso dietela. UAko Ernesto Ladron de Guevarak Aizkorri-Aratzen meategia egitea «guztiz legez kanpokoa» dela aipatu zuen.

Ingurumen sailburuordearen eta sailburuaren agerraldia

Ingurumen sailburu Esther Larrañaga eta sailburuorde Ibon Galarraga Arabako Biltzar Nagusietan ager daitezela eskatzeko agindu zion Alvaro Iturritxa jeltzaleak Mikel Mintegiri, Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren prozeduran «zein puntutan okertu diren guztien aurrean azal dezaten». Hala eta guztiz ere, EA alderdiak ez duela agindua beteko ziurtatu zuen, eta Iturritxa bera arduratuko da Ingurumen Saileko arduradunen agerraldia eskatzeaz. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss