GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-24
«Eskolak euskalduntzeko ardura politikoa behar da»
Joan den ikasturtean hamaika eragilek egin zuten Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainaren aldeko apustua, eta azken urteotako sinadura bilketarik handienetakoa osatu zuten. 107.000 herritarrek garbi adierazi zuten euskara herritar guztiei bermatu beharreko eskubidea dela. Orain, erakundeetako mahai gainean jarriko dituzte sinadurok.

DONOSTIA

Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpaina beste urrats baten atarian dago, eta kanpaina babestu duten 107.768 euskal herritarren sinadurak erakundeetara eramatea izango da eman beharreko hurrengo pausoa. Aurreikusitakoaren arabera, azaroan barna bilduko dira Lakuako Gobernuarekin, Nafarroakoarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin, eta, sinadurekin batera, eskaera garbia jarriko dute mahai gainean; «egun euskararen ezagutza bermatzen ez duten politikak gainditzeko urratsa egin dezatela».

Kanpaina babesten eta bultzatzen duten eragileek ondo garbi daukatenez, «ahalik eta lasterren, eta behar den ausardia eta ardura politikoarekin», behar diren neurriak hartzera «beharturik» daude erakundeak, eta bide horretan jarriko dute indar guztia, atzo Donostian agertu zutenez.

Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainaren sustatzaileek egun bi errealitate garbi daudela nabarmendu zuten: batetik, euskal gizartea garbi mintzatu dela; «azken urteetan egindako sinadura bilketa handienetakoa egin genuen, eta horrek euskal gizartearen eta herritarren nahia erakutsi du: euskara eskubidea dela eta bere ezagutza euskal herritar guztiei bermatu behar zaiela, alegia». Bigarrenik, euskararen egungo egoera larria nabarmendu zuten; «eskolaren bitartez hiru ikasletik bi ez dira euskalduntzen, eta egoera larri horrek gure hizkuntzaren etorkizuna kolokan jartzeaz gain, euskararen normalizazioa lortzea ezinezko bihurtzen du».

Euskara jakitea herritar guztien eskubidea dela eta eskubide hori ziurtatzearen pisu handiena erakundeek dutela nabarmendu zuten. «Euskarak ezin ditu hamarkadak itxaron, euskara ezin da kalkulu elektoralen edo interes propioen menpe egon, eta une honetan horretarako arrisku handia dagoela uste dugu», gaineratu zuten.

Hartara, eta erakundeekin bildu bezperatan, «arduraz jokatzeko» eskatu zieten. «Euskal gizartearen eskaerari erantzun positiboa eman behar diete eta euskarak behar duen benetako aldaketa politikorako urratsa egin behar dute».



Gizarte osoaren konpromisoa eta lana
A.M.

DONOSTIA

Erakundeei ez ezik, gizarte osoari bidali zieten mezua Bai Eskolak Euskalduntzeari! kanpainaren bultzatzaileek. Izan ere, eta atzo esan zutenez, administrazio zein alderdi politikoek ardura nagusia izanik ere, «gizarte osoaren konpromisoaren eta lanaren garrantzia» nabarmendu nahi izan zuten. «Euskararen normalizazio bidean denok izan behar dugu protaginista», azaldu zuten. Herritarren eta eragile sozialen eguneroko lanaren garrantzia nabarmendu zuten bide beretik, eta «hizkuntza eskubideak bermatu arte» indarrak biltzen segitzeko deia egin zioten euskal gizarteari. «Bakoitzak bere herrian, auzoan, ikastetxean, lantegian edo esparruan badu zeregina».

Izan ere, eragile horien ustez, «une erabakigarri baten atarian» gaude. «Euskal Herria euskalduntzeko garaia da».

Galdera garbia egin zuten, gainera, bide horretan: «Orain arte egon ez den borondate politikoa zergatik egongo da orain?». Hartara, «kezkarekin, haserrearekin eta zalantza ugarirekin» hartzen dituzte euskararen normalkuntzarako erakundeetatik heltzen diren mezuak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss