GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-24
Gose-greba utzi du ordain ziezaiotela eskatzen zuen margolariak

BAIONA

Joan den ostiralean, arratsaldeko sei eta erdietan, Ostankoako margolari Roger Idiartek gose-greba hasi zuen Baionako Industria eta Merkataritza Ganberaren aitzinean. Atzo arratsaldean, margolaria sostengatzeko taldea sortu behar zuten mementoan, bitartekari bati esker, Roger Idiartek gose-greba utzi zuen.

Idiartek etxebizitza-sustatzaile Cantois jaunaren trikimailua salatu nahi zuen gose- grebaren bitartez. Izan ere, Biarrizko hogei apartamentu margotu ondoren, Cantois jaunak ez baitzion lana ordaindu nahi izan. Etxebizitza-sustatzaileak Roger Idiartekin duen zorra 30.000 eurokoa da. Margolariak aditzera eman zuen egindako lanaren ordaina ez bazuen jasotzen, bere enpresaren etorkizuna zalantzan egongo zela eta berarentzat lan egiten duten bost pertsonen lanpostuak arriskuan izango zirela.

Bitartekariaren lanari esker, etxebizitza-sustatzaileak Idiarti esan dio etxebizitzak saltzen dituenean 10.000 euro ordainduko dizkiola. Arazoa da Cantois jaunaren hitzak ez duela balio handirik, horregatik bai Idiart, baita Eraikuntzaren Federazioa ere ordainaren zain adi daude.

Idiartek, egindako lanagatik ordaindu diezaiotela ez ezik, Sud Invest eta Uhaina sozietateetako jabeak etorkizunean horrelako trikimailuak ezin egin izatea ere zuen helburu, eta gose-grebarekin Cantoisek egiten dituen trikimailuak agerian gelditu dira. Izan ere, etxebizitza-sustatzailea epaitegietan eta enpresa munduan oso ezaguna da mota horretako arazoengatik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss