GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-24
Ibarretxeren aldeko autoinkulpazio kanpaina, martxan
·Arzalluzek eta EAJko agintari ohi batzuek idatzia aurkeztu dute Auzitegi Nagusian

Juan Jose Ibarretxeren auzibidean autoinkulpatu egin ziren atzo EAJko hamabi agintari eta kargu publiko ohi, Xabier Arzalluz buru zutelarik. EAEko Auzitegi Nagusian idatzia aurkeztu zuten. Auzia «politikoa» dela salatzeaz gain, prozesuari «sabotajea egitea» duela helburu nabarmendu zuten. Ekimena ez duela EAJk bultzatzen zehaztu zuen Arzalluzek.

BILBO

Xabier Arzalluz EAJko EBBren presidente ohia eta alderdi horretako beste hamaika agintari eta kargu publiko ohi Juan Jose Ibarretxe lehendakariari egozten dioten delitu berberaren egile agertu ziren atzo EAEko Auzitegi Nagusian. Izan ere, Ibarretxeri eta Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorena mahaikideei «desobedientza» delitu bana egozten diete Ajuria Enean biltzeagatik.

Arzalluzek gainerako autoinkulpatuen izenean hitza hartu zuen komunikabideen aurrean, eta Ibarretxeren aurkako epaiketa «politikoa» dela salatu zuen. Lehendakariak baldintzarik gabe guztiekin elkarrizketak izatearen aldeko erabakiarekin bat egin zuten; «hortaz, prozesu honetan autoinkulpatu egiten gara», agertu zuten.

Idatzian lehendakariaren aurkako epaiketa (mahaikideak ez dira aipatzen) «nahitakotasun politikoz beteta» dagoela aipatzen da, eta «Ibarretxek, pertsona bezala, dituen oinarrizko eskubideak» urratzen dituela ziurtatu zuten agintari jeltzale ohiek. Hortaz, eskubide horiek «guztiak itzultzeko» eskatzen dute.

«Sabotajea»

«Konponbiderako prozesuan elkarrizketa ezinbesteko tresna bezala agertzen da irtenbideak topatzeko», azaldu zuten, eta, hortaz, Auzitegi Nazionalaren erabakiak prozesua «oztopatzea eta hari sabotajea egitea» duela helburu nabarmendu zuten. «Zentzugabekeria juridiko horren aurrean» herritarrei dei egin zieten etzi ere autoinkulpazioak ager ditzaten Auzitegi Nagusian.

Xabier Arzalluzekin batera hauek autoinkulpatu ziren: Lakuako Gobernuko sailburu ohi Luis Maria Retolaza eta Ramon Labaien; Gipuzkoako diputatu nagusi ohi Eli Galdos; EBBko agintari ohiak diren Jose Antonio Urbiola, Juan Mari Ollora eta Javier Goirigolzarri; Luis Maria Banderes EHUko katedraduna; eta Juan Luis Laskurain, Gerardo Bujanda, Nekane Ribar eta Marisa Larrańaga. Ekimena ez dagokiola EAJri, beraiei baizik, zehaztu nahi izan zuen Arzalluzek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss