Nafarroako Parlamentuan eskubide urraketaz ez zirela aritu salatu dute
Nafarroako egoerari buruz joan den astean Parlamentuan egin zuten eztabaidan eskubideen urraketaz ez zutela hitz egin salatu zuen atzo Askatasunak Iruñean. Egungo egoera politikoan errepresioari eustearen aldeko apustua berretsi zutela nabarmendu ondoren, nafarren eskubide demokratikoak errespe- tatzearen aldeko eskaria egin zuen. Gauzak horrela, errepresio politikoa salatzen jarraitzeko deia egin zion Askatasunak Nafarroako gizarteari.
IRUÑEA
Joan den astean herrialdearen egoerari buruz Nafarroako Parlamentuan eztabaida egin zuten; bertan ez zirela eskubide urraketaz aritu salatu zuen atzo Askatasunak Iruñean egindako agerraldian. Bertan, eskubide urraketa zuzenean pairatu zuen jendea izan zen. «Sanzek zioen bezala, bakerako itxaropena eskaintzen duen egoera politiko honetan argi geratzen da errepresioak ez dakarrela konponbiderik, eta Nafarroan, herritarren eskubideak urratzen eta errepresioa hobesten duten errezeta zaharrak erabiltzearen aldeko apustua egiten da oraindik», nabarmendu zuen Askatasuneko eledun Patxi Arratibelek. Horrekin batera, nafar guztientzako marko demokratiko berri bat eraiki beharraren garrantzia nabarmendu zuen Askatasunak. «Marko horrek gutxiengo demokratiko batzuk bermatu behar ditu, nafarren eskubideak bermatu behar ditu. Guk zera nahi dugu, ObanosekoInfanzoiak bezala, ‘Pro libertate patria gens libera sta- te’, ‘pertsona askeak izan herri askea izateko’». Nafarroako herritarrek inposaketari eta errepresioari aurre egin diotela gogorarazi zuen. «Gauza oso arrunta nahi dugu, aske izan gure etorkizuna eta gure herriaren etorkizuna askatasunez erabakitzeko». Egoera horretan, errepresio politikoa salatzen jarraitzeko deia egin zioten Askatasuneko kideek Nafarroako gizarteari. «Egoera aldatzeko bidea borroka eta konpromisoa baitira», gaineratu zuten. «Herritarren eta herri honen eskubideen aldeko jarrera konprometitu hau Parlamentuko eztabaidan UPNren jarrera aldaketaren bultzatzailea izan da», gaineratu zuten. «Euskal Herriak eta estatu espainolak zein frantsesak duten gatazka politikoaz hitz egin zen. Horretazhitz egin behar zen, eta pozten gara, argi geratzen delako milaka nafarrek Nafarroan dugun inposaketa gizarteratzeko egindako lanaeta konpromisoak isla izan zuela Parlamentuan. Baina, eskubide urraketaz ez zen hitz egin», gaineratu zuten.
Conculcaciones de todos los tipos
M.D.
IRUÑEA Tras recordar que el mismo domingo una manifestación denunció en Iruñea el papel antidemocrático de la Audiencia Nacional española, los portavoces de Askatasuna destacaron que los macrojuicios sólo son un ejemplo de las conculcaciones de derechos que se dan en Nafarroa. Así, recordaron que el Parlamento no refleja la voluntad popular de los navarros y recordaron que desde Madrid se han prohibido movilizaciones como la convocada por 40 colectivos que impulsaron el Acuerdo Democrático de Base para resolver o conflicto a otras que reclamaban el respeto de los derechos de los presos, la autodeterminación o la independencia. También recordaron que una vecina de Donibane sufrió una fractura de cadera debido a una intervención policial durante la jornada de protesta convocada el 9 de marzo para denunciar la muerte de dos presos en la cárcel. Vicente Ripa calificó esa jornada de «normal», pese a que prohibió medio centenar de actos. Askatasuna comparó esta situación con la vivida el 12 de octubre, cuando se permitió a La Falange movilizarse en Iruñea, pero se cargó contra quienes protestaban por la presencia de los fascistas españoles en la calle. El organismo antirrepresivo añadió que también se vulneran derechos como el de la presunción de inocencia o el de libre circulación mediante controles. También señalaron que «se sigue torturando en dependencias de la Policía Nacional» y cita el caso de dos vecinos de Zarautz detenidos en Iruñea. Añade que la Policía Foral se ha situado al servicio de UPN y ataca quienes defienden otro modelo, citando los casos de Gares, la Plaza de Toros de Iruñea o Volkswagen. Y acusa a la Policía Municipal de Iruñea de «acosar» a comisiones de fiestas, a Olentzero o a la ikurriña.
|