GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-24
Hezkuntza Akordioa txalotu du Batasunak

BILBO

Larunbatean Donostian Euskal Herriko hainbat eragilek adostu zuten Oinarrizko Hezkuntza Akordioa txalotu zuen atzo Batasunak, eta Miramar Jauregian aurkeztu zuten idatzia eta prozesua «bidea» dela nabarmendu zuen. «Testu horretan euskal herritarren hezkuntza eskubideak eta hezkuntza publikoaren kontzep- tuak biltzen ditu», azaldu zuen ohar batean.

Akordioa Nazio Garapenerako Biltzarrak osatu Hezkuntza Batzordetik datorrela gogorarazi zuen. «Batzorde ho- rrek Euskal Hezkuntza Siste- ma Nazionalaren inguruko eztabaida egitea erabaki zuen, eta horren fruitua izan da larunbatean aurkeztutako akordioa», azaldu zuen.

Horretaz gain, Oinarrizko Hezkuntza Akordioa 2003an jasotako Euskal Herriaren biziraupena eta garapena bultzatzeko Euskal Herriko egoeraren diagnositik abiatzen dela gogorarazi zuen, zehaz-ki, orduan adostutako Nazio Planetik.

«Euskal herritarrak ez gaude beste batzuek guretzat egin dituzten planen edukiak eztabaidatzeko garaian. Hezkuntzaren alorrean ere, egungo marko agortua gainditzeko urratsak emateko garaian gaude, marko berria ahalbidetuko duten plan propioak eztabaidatu eta adosteko garaian: zer nolako hezkuntza eredua nahi eta behar dugun, zer nolako eskola eta unibertsitate eredua, zer nolako curriculuma», agertu zuen Batasunak.

Eragile guztiei lan egiten jarraitzeko deia egin zien, «Euskal Herriak bere hezkuntza sistema propioa eraikitzearen bidetik eta euskal herritarren hezkuntza eskubideen aitortzatik eta errespetutik». Halaber, Hezkuntza Sistema burujabea antolatzeko eta hura arautuko duen legedia sortzearen aldeko urratsak emateko apustua berretsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss