BILBO
Zazpi jardunaldi bete dira, eta Sarriugartek ez du oraindik asmatu Athletici berezko nortasuna ematen. Proiektu berria eta lan egiteko modu ezberdina ezarri nahi zituela errepikatu izan dute klubekoek behin eta berriro, baina oraingoz ez du balio izan. Nahiz eta jokalari garrantzitsuen lesioek ez dioten gehiegi lagundu, hutsune eta gabezia gehiegi erakutsi ditu taldeak.Kezka nagusia zuri-gorriak jokatzeko modua aurkitu ezinik dabiltzala da. Ezinezkoa egiten zaie noizbehinka erakusten dituzten sentsazio itxaropentsuak partida osoan zehar berrestea. Getafen abiatutako hobekuntzak kolpe gogorra jaso zuen igandean eta bide horretatik sailkapeneko arriskuak saihestea oso zaila da.
Tarragonan orain dela aste bat erdietsitako garaipenak, behintzat, lasaitasun pixka bat lortzeko balio izan du. Bestela, Celtaren aurkako porrotaren analisia ziur asko guztiz ezberdina izango zen. Garaipen bakarra lortu du Athleticek eta Liga hasi denetik beheko postuetan murgildu da. Hala ere, azken partida galdu arren, jaitsiera postuetatik kanpo dago.
Etxean jokatzeko arazoak
Zuri-gorriek ez dakite zer den etxean irabaztea, eta hortik abiatzen dira arazo gehienak. Dagoeneko lau partida jokatu dituzte San Mamesen eta puntu bakar bat eskuratu dute, Realaren kontra lehen jardunaldian. Porrotak aldiz, hiru izan dira. Bata bestearen atzetik gainera, Celta, Bartzelona eta Atleticoren aurka. Talde guztiei gertatzen zaie, baina beheko partean daudenei gehiago. Etxean aritzen direnean ez dute aurkitzen arerioari golak egiteko zirrikiturik, erosoago jokatzen baita atzean itxaroten eta erantzukizuna besteari uzten.
Horri konponbidea emateko taldea gidatzen dakiten jokalariak behar dira, eta une honetan Sarriugartek ez dauka inor lan hori betetzeko aproposa denik. Murillo aukeratu du Athleticen entrenatzaileak Gurpegi, Tiko eta Orbaizen hutsuneak betetzeko, baina orain arte ez du erakutsi erasoko jokoa sortzeko gaitasuna duenik.
Horrelako egoeratan, Yeste eta Iraola moduko jokalariek ere ardura handiagoak hartu beharko lituzkete. Basauritarrak hiru gol aukera garbi izan zituen Celtaren aurka, eta komunikabide gehienek bere lana goraipatu izan dute. Kontuan hartu gabe horietako bi falta jaurtiketatik etorri zirela eta jokoan izan zuen parte hartzea oso eskasa izan zela. Athleticen jokalaririk erabakigarriena da, eta askoz gehiago eskatu behar zaio. Bai defentsan zein aurrera begira.
Gauzak gaizki irteten direnean aurpegia eman beharra dauka eta ez ezkutuan gelditu. Zelaian izaten duen jarrera islatu zuen igandean, Atletico Madrilen aurka galdu eta gero egin zuen bezala, adierazpenik egin gabe joan baitzen San Mamesetik.
Sarriugarteren erabakiek ere zerikusia izan dute. Egia da ezin izan duela hamaikakorik errepikatu, baina azken norgehiagokan egindako aldaketek ere ez zuten askorik lagundu irtenbidea bilatzen.
Urzaizek eta Etxeberriak indarra eman zioten taldeari aurrealdean, baina zuri-gorriek berdin jokatzen jarraitu zuten. Iturriaga edo Gabilondo sartu izan balira, beste gauza bat ikusteko parada izan genezakeen. Mexikarrak eta bigarren taldean ari diren Beñatek edo Enekok aukerak izan ditzakete bihar Mallorcaren aurka jokatuko duten Kopako partidan. Norgehiagoka aproposa izan daiteke frogak egiteko.
Ibagaza es duda por una contractura
El centrocampista argentino del Real Mallorca Ariel «Caño» Ibagaza sufre una contractura en el gemelo de la pierna derecha y su concurso es dudoso para el partido de ida de los dieciseisavos de final de la Copa de mañana ante el Athletic en San Mamés.
Iraola reclama paciencia para llegar a
portería
El jugador rojiblanco señaló ayer que al Athletic le faltó ante el Celta «un poco definición y tener más paciencia. Queríamos llegar cuanto antes la portería. El Celta jugaría andando, pero robarle el balón no es nada fácil, ya que con él se sienten muy cómodos. Nada más empezar se encontraron con un gol y no tuvieron la necesidad de arriesgar. A nosotros eso nos lo puso muy difícil».
Luis Prieto se suma a la larga lista de
bajas
A la espera de que la prueba médica que le realizarán hoy muestre el alcance de su lesión, Luis Prieto se suma a la lista de bajas para el partido de Copa. Garmendia, Ustaritz, Orbaiz y Tiko tampoco estarán.