GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-10-24
- Izotz Hockeya
Hormadik ezin du bururik altxatu

DONOSTIA

Hormadik burua altxatu ezinik jarraitzen du sailkapeneko atzeko postuetan. Orain arte partida bakarra irabazi du, eta gainerako guztiak galdu. Azkeneko bi partidetan, gainera, hamalau gol jaso ditu, eta lau besterik ez ditu lortu.

Gorri-berdeen azkeneko porrota Briançonen izotz jauregian izan zen, euskaldunek 6 eta 2 galdu baitzuten. Berriro ere itxura kaskarra eman zuen Hormadik orain guzti horiek atzean utzi eta beste urrats bat emateko aukera ere badauka, gaur bertan Frantziako Kopako partida jokatuko baitu etxean Angersen aurka. Gauzak asko aldatzen ez badira, badirudi oso zaila izango duela talde lapurtarrak Ligako hurrengo faserako txartela lortzea, eta Kopari gogor ekin beharko dio. Gaur 20.30ean jokatuko dute norgehiagoka.

Txuri Urdin

Txuri Urdinek denboraldiko lehenengo partida irabazi zuen Vielha taldea 6 eta 4 menderatuta. Partida hori Katalunian zen jokatzekoa, baina hango izotz jauregia jokatzeko prest ez zegoenez, azkenean norgehiagoka Donostian jokatu behar izan zuten.

Kanpotarrak erasora atera ziren, eta lehen hamar minututan bi gol lortu zituzten. Hala ere, lehen zatia amaitzerako, gipuzkoarrek lehen gola egin ahal izan zuten.

Bigarren zatian erabaki zuen partida Txuri Urdinek. Oso ongi jokatuz, 5-2ko partziala lortu zuten, eta partida erabakita utzi zuten. Azkeneko zatia, berriz, soberan egon zen, ez baitzen ezer izan, eta gipuzkoarrek garaipena segurtatu ahal izan zuten. Hemendik aurrera garaipenen bidetik jarraitu nahiko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss