GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2006-10-24
- Frantziako Kopa
Aviron eta Croises seigarren kanporaketa jokatzeko moduan dira
·Baionako bi taldeek aurrera egiten duen bitartean, Biarritz kanpoan geratu da

DONOSTIA

Hiru euskal taldeetatik bik jarraituko dute Frantziako Kopan aurrera, eta biak Baionakoak: Aviron eta Croises. Lehenengoarena normala zen, zerbaitegatik da talde profesionala. Bigarrenarena ezuste txiki bat izan da, Akitaniako Lehen Mailan ari baita jokatzen, eta gainetik Ohorezko Maila ere badago. Hurrengo kanporaketan Bigarren Mailakoak ere lehian sartzen dira, eta euskaldunek aukera ederra dute. Agian baionarren derbia ere izan daiteke, ez litzateke txarra izango, urte asko baitira bien artean partida ofizialik egon ez dela.

Croisesek Merignac hartu zuen Didier Deschamps zelaian, eta zuri-urdinek 1-0 irabazi zuten. Baionarren gola Guerrek egin zuen. Honako hauek jokatu zuten Croisesen: Mercadier, Escande, Peyre, Langue, Lledo, Peyre, Hayet (Nuñez, 86.m), Linguenheld, Guerre (Paries, 73.m), Bisauta eta Etxeberria (Boutoille, 62.m).

Avironek bera baino askoz ere apalagoa zen talde baten aurka jokatu zuen, kanporaketa honetan zegoen apalenaren aurka, eta 0-3 irabazi zuen. Bigarren zatira bitartean ezin izan zuen gol bat bera ere egin.

Kanporaketa honetan normalean minuturik gutxien izaten dituzten jokalariek izan zituzten minutuak. Berririk onena Ipharragerrek eta Barsacqek eman zuten. Lehenengoak azkeneko bi urteetan lesio bat bestearen atzetik izan du, eta herenegun agertu zen berriro lehen taldearekin, eta gol bat egin zuen, gainera. Barsacq Avironeko fitxatzerik garrantzitsuenetakoa da, baina lesio asko izaten ari da, eta ia ez du lehen taldearekin jokatzeko aukerarik izan. Bigarren zatian zelairatu zen, eta bi gol lortu zituen aurrelari baionarrak. Beraz, Barascq (2) eta Ipharragerre izan ziren zuri-urdinen golegileak. Hauek jokatu zuten Avironen: Bouet, Estrade (Barsacq, 45.m), Foconnier, Degoul, P.Lalane, Bidegain, Cazenave (Ipharragerre, 45.m), El Hajjam (Balde, 54.m), Sautie, J.Lalane eta Van den Beruwaenne.

Berririk txarrena Biarritzek eman zuen, kalera joan baitzen etxean Langon taldearekin 0-1 galduta. Galdu ere erarik mingarrienean egin zuten, arauzko denbora pasatu eta handik minutu batera lortu baitzuen Langonek gola. Talde hori CFA 2. Mailan ari da, eta Biarritz, berriz, Akitaniako Ohorezko Mailan.

Zuri-urdinek izan zituzten golak egiteko aukerak. Inork aurrera egitea merezi izan bazuen, hori Biarritzen taldea izan zen, baina ez zen posible izan, eta luzapena jokatu beharko zela zirudienean, kanpotarrek gola egin, eta kanporaketa erabakita geratu zen.

Honako hauek jokatu zuten Biarritzen: P.Irastortzza, Pereira, Fumagelles, Rivoal (Latapie, 11.m), Rochet, Driollet, Marchet (Burosse, 75.m), Boueilh, Lavergne, Delgado (W.Pereira, 80.m) eta Cazenave.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss