GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-24
GARA
Donostian umeen zorroak ere miatzen
Bi miaketa egin zituen atzo Guardia Zibilak Donostian: Marruma eta Herria elkarteetan.Hiru ordu pasatxo iraun zuen institutu militarraren agerraldiak Alde Zaharrean eta Grosen: lehenengo auzo horretan umeen bizkar-zorroak ere miatu zituzten Guardia Zibilek.

Donostian bi elkartetan egin zituen miaketak Guardia Zibilak: Gros auzoko Marruman eta Alde Zaharreko Herrian. Guardia Zibilak une berean miatu zituen biak; 15.00e-tan hasi ziren eta hiru ordu pasatxo iraun zuten. Erakutsitako epailearen aginduetan «inbentarioa» egiteko soilik omen zen, nahiz etabi elkarteetatik hainbat kaxa eraman zituzten.

Ziztu bizian sartu ziren Alde Zaharreko Ikatz kale txikian Guardi Zibilaren hiru patrol eta beste hainbat auto. «Azkar, guztiak barrura, la ostia!», esan zieten guardiek taberna ertzetan zebiltzan lagunei, oihuka, ibilgailuetatik atera zirenean, kafea hartzen ari zen herritar batek azaldu zuenez.

Gros auzoan, Alde Zaharrean bezala, zinta bat ezarri zuten kaletik barna inor igaro ez zedin. Eta inguruetan zeuden lagunak identifikatu zituzten. Poliki-poliki, bi elkarteen inguruetan batzen joan zen lagun kopurua handitu zen.«Alde hemendik, utzi bakean» gisako oihue- kin erantzun zieten miaketa egiten ari ziren guardia zibilei.

Arratsaldeko lehen orduan hasitako miaketa zela-eta, Ikatz kaleko bizilagunak bizitokietara igo ezinik egon ziren; jaitsi egin zitezkeen, ordea, baina guardiek identifikatu eta gero. Hori gertatu zitzaion ume bati; izan ere, etxetik jaitsi eta aurrez aurre guardia zibilez inguraturik ikusi zuen bere burua. Bizkar-zorroa zeraman berarekin, eta geldiarazi ostean, hura ere miatu zioten.

Beste mutil gazte bat sakelako telefonoaren bidez argazkiak ateratzen ikusi zuten eta identifikatu egin zuten; telefonoko argazkia kenarazi zioten. Marrumako miaketa 18.00ak alderako amaitu zuten; eta ordu erdi geroago, berriz, Alde Zaharrekoa. Bi elkarteetatik kaxa batzuk eraman zituzten.

Iluntzean, 20.00etan, Guardia Zibilaren miaketak salatzeko herri batzarra eta ostean manifestazioa egin zituzten Alde Zaharreko kaleetan barrena.

Herria elkarteak oharra kaleratu zuen, operazioa bera, auzitegien jarrera eta PSOEren jokabidea salatuz. «Egungo itxa- ropen izpia zapuztu nahi duen pausoa da hau», azaldu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Agresiones y garantías
Jendartea
Caos en la A-8 tras un accidente mortal
Euskal Herria
Dos nuevas citaciones por el acto de homenaje a «Gatza»
Ekonomia
El Pacto de Estabilidad sigue cuestionado por incumplimientos
Mundua
El Ejército de Israel mata a siete personas en Gaza coincidiendo con el final del Ramadán
Kultura
Menchu Galek jasoko du Manuel Lekuona saria
Euskal Herria
El Supremo envía a la Guardia Civil a inventariar las «herriko taberna»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss