GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-26
«Betizu eta Xangaduko misterioa» animazio filma bihar estreinatuko dute
«Betizu eta Xangaduko misterioa» animazio filma estreinatuko dute bihar Euskal Herriko hainbat zinema-aretotan. Euskal Telebistako pertsonaiek pantaila handian protagonizatzen duten bigarren abentura da. Egoitz Rodriguez Oleak zuzendu eta Baleukok ekoitzi du. Abestiak Alex Sarduik kantatu ditu eta abesti horien hitzak, berriz, Xabier Amurizarenak dira.

DONOSTIA

Istripu baten ondorioz, Betizuek lur hartu behar izan dute basamortu itxurako planeta batean; Xangadun, alegia. Han, basapiztia maltzur bat planetaren jabe egin dela aurkituko dute. Basapiztia horrek, Bull izenekoak, bertako guztiak, xanuak, preso hartu eta basamortuan gordeta omen dagoen antzina-antzinako altxor baten bila jarri ditu. Betizuk, Betisuissek, Eme-Uk eta Arratik, Marroi lagun egin berriarekin batean, xanu presoei lagunduko diete; altxorra aurkitzen saiatuko dira eta espazio-ontzia konpondu behar izango dute, hori baita planetatik ateratzeko era bakarra.

Hau da bihar estreinatuko duten “Betizu eta Xangaduko misterioa”ren sinopsia. Euskal Telebistako pertsonaia ezagunek pantaila handian protagonizatzen duten bigarren abentura da. Izan ere, 2002an “Betizu izar artean” estreinatu zuten. Film hura ere, oraingo hau bezala, Egoitz Rodriguez Oleak zuzendu eta Baleukok ekoitzi zuen. Era berean, film berriak, orduko hark bezala, haurrak dibertitzeaz gain, haien artean balio positiboak sustatzea du helburu. Esaterako, arraza eta kultur desberdintasunen arteko errespetua eta edozer lortzeko norberaren ahaleginaren beharra dira Betizuek Xangadun aurkituko duten «altxorra»ren bi zati.

“Betizu eta Xangaduko misterioa” ehuneko ehunean ordenagailu bidez hiru dimentsiotan animatutako filma da. Gehienbat, sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendua da. Iraupena ere hala-moduzkoa da, 65 minutukoa. Izan ere, filmek 70 minutu baino gehiago irauten dutenean, adin horretako haurrek arreta galtzeko joera dute. Hain justu, haurren arreta uneoro erakartzeko, filma gag eta ekintzez josita dago.

Lan-taldea

Zuzendaria, arestian esan bezala, Rodriguez Olea da. Gidoia ere berak egin du, Xabi Zabaletarekin batean. Zuzendari artistikoa, berriz, Iban Oneka izan da eta animazio zuzendaria, Iker Alvarez. Filmeko kantak Alex Sarduik abesten ditu. Kanta horien hitzak Xabier Amurizak paratu ditu; eta musika, berriz, Asier Ercilla-Baleak.



«Betizuen film hau orain dela lau urtekoa baino askoz biribilagoa da»
Egoitz RODRIGUEZ OLEA | Zuzendaria

Betizuek sekretu gutxi dute Egoitz Rodriguez Olearentzat. Izan ere, berak zuzendu du “Betizu eta Xangaduko misterioa”, 2002an “Betizuak izar artean” zuzendu zuen bezala.

­Azkenaldion, Baleukok dezente landu du animazioa. Alde handia dago orain dela lau urte zuzendu zenuen Betizuen film haren eta oraingoaren artean?

Zalantzarik gabe. 3Dko animazio softwarea asko hobetu da, alde batetik; eta, bestetik, guk ere gehiago inbertitu dugu informatikan. Beraz, “Betizu izar artean”ekin konparatuta, “Betizu eta Xangaduko misterioa”ren itxura askoz hobea da. Eszenarioak askoz landuagoak dira eta pertsonaiak ere animazioari begira biribildu egin ditugu; hau da, mugimendu aukera gehiago eman diegu. Gainera, filmean aritu den lan-taldea orduko hura da, eta azken urteotan, batez ere “Unibertsolariak” telesailari eta “Olentzero eta subilaren lapurreta” filmari esker, eskarmentuan ere irabazi du. Hori guztia islatzen da nahitaez “Betizu eta Xangaduko misterioa”ren estetikan eta, oro har, kalitatean.

­Euskal animazioan beti gertatzen den bezala, oso diru gutxirekin eginiko filma da.

Ez dakit zehatz-mehatz zenbat izan den, baina, bai, hemendik kanpo egiten dituzten filmekin konparatuta, oso gutxi. Gure ikusle potentziala oso urria dela kontuan izanik, inbertsio txiki bat errekuperatzea berez zaila bada, ez dago inbertsio handiagorik egiterik. Guk harro gaudela esan ohi dugu, Betizu klubak 75.000 bazkide dituelako; hau da, Athleticek eta Realak batuta baino gehiago. Baina, jakina, horrek ez du esan nahi 75.000 horiek guztiak zinemara joaten direnik. Azkenean, euskaraz bakarrik egiten den film baten inbertsioa errentabilizatzerik ez dago.

­«Betizu eta Xangaduko misterioa» euskaraz bakarrik egin duzue, ordea.

Zinemarako, bai. Gero, seguru asko gaztelaniaz bikoiztuta ere aterako dugu, baina DVD formatuan. Dena dela, zinema da garestiena, eta garbi dago horrelako film bat leihatilan amortizatzea oso zaila dela. -

Martin ANSO


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una iniciativa para abrir otras puertas
Euskal Herria
Ya no es un «asunto interno»
Euskal Herria
La denuncia de la tortura resuena dentro de la Sala
Euskal Herria
Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Euskal Herria
Balza engañó al Parlamento
Ekonomia
Mueren dos trabajadores atropellados en Armiñon y otro de infarto en Berrioplano
Mundua
Pinochet ocultaba nueve toneladas de oro en Hong Kong
Euskal Herria
Una amplia delegación vasca acompaña el histórico debate en el Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss