Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Hogeita hamalau herriko tabernatan izan zen atzo Ertzaintza; hain zuzen, Auzitegi Gorenak emandako 72 orduko epea amaitzen zen egunean. Informazio agentzien arabera, 120 lokal ikuskatu dituzte poliziakideek, baina 104 izan direla jakinarazi diote herritarrek GARAri. Aurreko egunetan bezala, atzo ere protesta ugari izan zen.
DONOSTIA
Auzitegi Goren espainolak aginduta eta horrek emandako 72 orduko epea agortzear, Ertzaintza 34 herriko taberna eta elkartetara joan zen atzo, epailearen ikuskatzaileek bertako inbentarioa egin zezaten. Guztietan protestak izan ziren poliziakideak joan artean,eta Santurtzin, esaterako, borrekin kolpatuz oldartu zitzaizkien herritarrei; bi zauritu arin eragin zituzten. Aurreko egunetan, antzeko egoerak bizi izan zituzten hainbat herritan. Hasiera batean, 75 herriko tabernatako inbentarioa egin behar zutelako albistea zabaldu bazen ere, orotara ehun lokal pasatxo arakatu dituzte Guardia Zibilak eta Ertzaintzak, epailearen ikuskatzaileekin batera. Informazio agentzien esanetan, 120 lokal arakatu dituzte egunotan. Miaketak direla-eta, egunotan hainbat salaketa izan dira, gainera: Guardia Zibilak parte hartu duen miaketetan materiala eraman dutela salatu dute, eta horregatik auzitegian bertan salaketa ezarri dute gehientsuenek; Durangon, esate baterako.
Itxitako lokalak indarrez ireki Errenteriako Landare elkartea miatu zuten lehendabiziko atzo, 10.00etan. Berrogei lagun barnean zirenean joan ziren ertzainak, eta hiru ordu laurden egon eta gero alde egin zuten. Segidan, Lezoko Tiñelu eta Pasaiako Basari elkarteetara joan ziren. Zaldibiara itzuli ziren, eta asteartean egin ez zutena, inbentarioa, atzo egin zuten. Jarrera harroarekin aritu zirela salatu zuten zaldibiarrek, baita Soraluzekoek eta Sestaokoek ere. Bizkaiko azken herri horretan, poliziakideek herrikoaren atarian zeuden kartel guztiak apurtu zituztela salatu zuten. Salaketen artean, Balmasedako hainbat bizilagunek epaitegian aurkeztutakoa aipatzekoa da. Astearte iluntzean bertaratu zen Ertzaintza, eta atzo salatu zutenez, arratsean «norbait» sartu zen. GARAri esandakoaren arabera,herriko tabernako atzealdeko leihoa indarrez hautsi zutelako eta barruan aritu izan zirelako zantzuak aurkitu zituzten. Hori dela-eta, epaitegian salaketa jarri zuten. Indarra erabilita, Donostiako Txalaka elkartean, esate baterako, leiho bat hautsi zuten, eta palankak eta mailuak erabilita, ate nagusia ireki zuten. Zornotzan, mozioa onarturik Bestalde, LAB sindikatuak ere Guardia Zibilaren jarrera salatu du. Izan ere, Berako Espidobaita miatu ondoren, inolako agindurik gabe, LABeko egoitzara sartzen saiatu ziren militar espainolak. LABeko Berako ordezkariak eta hainbat lagunek ekidin zuten Guardia Zibila legez kanpo barneratzea, baina sindikatuko kidearen karpeta eta sindikatuko materiala kendu eta fotokopiatu zioten. LABek gertaera larritzat jo du ekinbide hori, eta legez kanpoko jarrera hori arbuiatu du. Zornotzan, berriz, Udalbatzak egunotan miaketak eta inbentarioak egitea salatzen duen mozioa onartu zuen atzo; gainera, hobetsitako testuak, Rodriguez Zapatero presidente espainolari «gatazkaren konponbidearen aurkako eraso guztiak eteteko» eskatzen dio. Iluntzean, aurreko egunetan eta miaketen uneetan bezalaxe, mobilizazio dezente izan zen. Leioan 65 lagun manifestatu ziren «Errepresioa ez da bidea, Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean. Hernanin 100 lagun bildu ziren, 40 Donostiako Alde Zaharrean eta 30 Loiola auzoan, 100 Zornotzan, 50 Pasai Antxon, 80 Oiartzunen, 100 Elorrion, 65 Lazkaon, 70 Soraluzen, 40 Getarian eta 43 Trapagaranen.
La AN confirma otros dos procesamientos
GARA
MADRID La Sección Cuarta de lo Penal de la Audiencia Nacional española resolvió ayer los recursos interpuestos por los mahaikides de Batasuna Joseba Alvarez y Joseba Permach, confirmando el procesamiento de ambos dirigentes independentistas por un delito de «integración en organización terrorista». Se trata de la misma Sala que la víspera procesó, dentro del sumario 35/02 referente a Batasuna instruído por el juez Baltasar Garzón, a 37 militantes independentistas, entre ellos mahaikides y ex mahaikides de la formación abertzale. Permach y Alvarez fueron procesados por el magistrado del tribunal especial el 28 de febrero de 2005, cuatro días después de perder su condición de aforados parlamentarios. El auto que confirma el procesamiento de ambos mahaikides reproduce los argumentos que esgrimió la Sala el martes contra el resto de imputados en esta causa, en el sentido de que, a su juicio, «la actuación de Garzón explica de forma lógica, ajena a cualquier capricho irrazonable», la «posible actuación delictiva» de estos militantes.
|