GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-26
Neubat taldeak bigarren diskoaren aurkezpen kontzertua emango du gaur
Bi urte eta erdi igaro dira Neubatek lehen diskoa kaleratu zuenetik; «Dantzaldiko Erreginak». Ordutik, laukote gasteiztarra bere kabuz nahiz Sorkunekin aritu da «Duna» diskoaren biran jotzen. Gaur bertan Gasteizko Gaztetxean Sorkunek bira itxiko du, eta Neubatekoek beren bigarren diskoaren aurkezpen kontzertuei hasiera emango diete. «Stereosaurus» izeneko lana kalean dago dagoeneko. Metak diskoetxearen itxiera dela-eta, gazteek CDa eurek ekoitzi dute.

GASTEIZ

Dinosauro bat sortu du Kanda, Libe, Ima eta Atxux laukoteak. Izan ere, “Stereosaurus” izena du Neubat taldearen bigarren lanak. «Bi kontzeptu printzipioz kontrajarriak uztartu nahi izan ditugu disko honetan ­azaldu zuen Kanda talde gasteiztarraren abeslariak­. Batetik, 60 eta 70eko hamarkadako soinuen erreferentziak jasotzen ditugu, eta, bestetik, soinu modernoak ere badira gure kantetan. Ideia horrek bat egiten du sortu dugun ‘stereodinosaurio’ hitz horretan».

Gogotsu ageri dira Neubateko neska-mutilak disko berriaz hitz egiterakoan. Bi urte eta erdi eman dituzte lehenengo laneko musika nonahi jotzen, “Dantzaldiko Erreginak” diskokoa, hain zuzen. Baina, horrez gain, denbora honetan euretako hiru Sorkunekin “Duna” lanaren biran aritu dira musikari. Gaur ere Gasteizko Gaztetxean tokia izango duen “Stereosaurus” diskoaren aurkezpen emanaldian Sorkunek kontzertua emango du. «100. emanaldia izango du “Dunarekin”, eta bira agurtuko du», gogorarazi zuen Kandak.

Hala, gaztetxeko kontzertuekin hasiera emango dio Neubat taldeak urte amaierara bitartean lotua duen emanaldi sortari. Besteren artean, Gasteizkoa eta gero, larunbatean Azpeitian izango dira Triku Festan, azaroaren 3an Zornotzako Idaba Musika aretoan arituko dira, eta azaroaren 10ean, berriz, Sharon Stoner taldearekin batera Tolosako Bonberenean joko dute Neubateko kideek.

Bere burua gainditzeko asmoz

Diskoetxeak garai latzak pasatzen ari dira, eta horrek zuzenean harrapatu du talde gasteiztarra. Izan ere, lehen diskoa Metak zigiluarekin atera zuen. Orain, ordea, beste zigilu batekin agertu da laukotea, Matasellos izenekoarekin, alegia. «Ikuspuntu sortzaileari dagokionez aberasgarriena autoekoiztea dela uste dugu», aitortu zuten.

Hamalau abesti eta bideo bat biltzen dituen disko honetan «soinu handia, pisutsua eta distiratsua» lortu nahi izan dutela nabarmendu zuten gazteek. «Taldearen zuzeneko nortasuna islatzen duen CDa egin nahi izan dugu. Hau da, bai CDan zein zuzenean soinu bera izango duena», komentatu zuten taldeko kideek.

Diskoa Eibarko Legarre Musika Elkartean grabatu zuten ekainean, eta nahasketa Gasteizko Blue Studioan egin du Aitor Amozarrainek. Autoekoizpena ez da lan erraza izan. Horregatik, Neubatek jasotako laguntza eta aholkularitza eskertu nahi izan zien Amaia Apaolazari, Fermin Muguruzari, Bonberenea Ekintzako kideei, Gotxi Creattari eta Beñat Fontaneda eta Asier Zuluetari, besteak beste.

Ahots eta izen ezagunez lagundutako kantak

Kolaborazio ugariz jantzi da “Stereosaurus” diskoa; hala nola, Sorkun, Kuraiako Joseba Ponce, Surfin Kaoseko Koldo Soret, Kashbadeko Gorka Sesma, Urko Aranburu eta Igor Ruiz Fino aritu dira ahotsetan eta musikan parte hartzen. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una iniciativa para abrir otras puertas
Euskal Herria
Ya no es un «asunto interno»
Euskal Herria
La denuncia de la tortura resuena dentro de la Sala
Euskal Herria
Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Euskal Herria
Balza engañó al Parlamento
Ekonomia
Mueren dos trabajadores atropellados en Armiñon y otro de infarto en Berrioplano
Mundua
Pinochet ocultaba nueve toneladas de oro en Hong Kong
Euskal Herria
Una amplia delegación vasca acompaña el histórico debate en el Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss