GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-26
Hirukoak gehiengoari eusten dio, CISen inkestaren arabera
CiU koalizioak irabaziko ditu azaroaren 1eko Kataluniako hauteskundeak, CIS Ikerketa Soziologikoen Zentroak ezagutzera eman dituen datuak betez gero. Inkestak dio Artur Masen koalizioak 50-52 eserleku lortuko lituzkeela, Jose Montillaren PSCk 39, ERCk 21, PPk 13-14 eta ICV-EUAk 10-11. Beraz, eskuinak ezingo luke gehiengo absolutua lortu.

MADRIL

CISek egin duen inkestak asmatzen badu, Artur Masen CiU koalizioak gora egingo luke, egungo 46 jarlekuetatik 52ra igarota. Baina, hazkunde hori ez litzateke nahikoa orain amaituko den legealdiaren zati handi batean boterean egon den hirukoa (PSCk, ERCk eta ICV- EUAk osatutakoa) baztertzeko.

Beraz, bestelako kalkulu politikoak albo batera utziz gero, Kataluniako ezkerreko hiru alderdi horiek hirukoaren formula berreskuratzeko baldintza egokiak izango lituzkete. Kataluniako Parlamentuak 135 eserleku ditu, eta gehiengo absolutuaren muga 68 jarlekutan dago. CISekoen aurreikuspenak oker ez badaude, hirukoak 70 edo 71 eskuratuko lituzke.

Baina, begiraleek ez dute uste hirukoa errepika daitekeenik. Izan ere, Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente espainolak bestelako interesak ditu eta disimulurik gabe agertu ditu azken egunotan.

Joan den asteartean Bartzelonan egon zen Zapatero presidentea. Kanpaina honetan lau aldiz joatekoa da Kataluniara eta asteartekoa bigarren bisita zuen; larunbatean Tarragonara joango da eta astelehenean Bartzelonan emango dio amaiera kanpainari.

Asteartean makina bat enpresariren aurrean hitz egin zuen Rodriguez Zapaterok, eta oso garbi utzi zuen bera ez dela hirukoaren aldekoa.

Hala ere, hirukoak badu oraindik defendatzailerik. Sutsuena, zalantzarik gabe, ICV-EUAko Joan Saura. Behin eta berriz esan du ez duela babestuko gehiengoa ez duen gobernurik ­PSCko Montillak hori nahi duela dirudi, bera president bihurtu ezkerreko beste botoekin, baina ezkertiar horiek Gobernuan sartu gabe­, eta ERC gobernutik kanpo uztea Kataluniako «gehiengo soziala» apurtzea litzatekeela.

ERCk, berriz, ez du baztertzen Josep Lluis Carod-Rovira president bihurtzea, nahiz eta onartu inkestek diotena, hau da, errepublikanoak hirugarren lekuan sailkatuko direla.

Orain amaituko den legealdian nagusi izan den hirukoko alderdien artean, Saurarena da gora egingo duen bakarra (9tik 10-11ra igaroko da, CISen arabera). PSCk 3 galduko lituzke eta ERCk 2.

CiUkoen igoera

CiUkoen gorakada, batez ere, Bartzelonako datuetan oinarritzen da. Bertan lauzpabost eserleku irabaziko lituzke, PSCk, PPk eta ERCk galduko lituzketenak.

Inkestaren egileek zer nolako gobernu koalizioa nahi duten ere galdetu zieten kataluniarrei. CiUk eta PSCk osatuko luketenak lortu ditu emaitzarik onenak, %25,1. Hirukoak, berriz, %20,5ekin konformatu beharra dauka, eta koalizio abertzaleak, CiUk eta ERCk egin beharko luketenak, %20.

Urriaren 2tik 15era egindako 1.986 elkarrizketa kontuan hartuta egin dute inkesta.

Artur Mas: «El PSC recula, necesita aire»

El candidato de CiU a la presidencia de la Generalitat, Artur Mas, ha interpretado como un «desaire» al candidato del PSC, José Montilla, la promesa realizada el martes por el presidente español, José Luis Rodríguez Zapatero, de ser «leal» al Govern que salga de las urnas el 1 de noviembre. Según Mas, «cada día que pasa hay más sensación de que la candidatura socialista recula, necesita aire, y por eso llaman a Zapatero, pero a veces parece que venga no para dar aire, sino para dar desaires a los suyos». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una iniciativa para abrir otras puertas
Euskal Herria
Ya no es un «asunto interno»
Euskal Herria
La denuncia de la tortura resuena dentro de la Sala
Euskal Herria
Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Euskal Herria
Balza engañó al Parlamento
Ekonomia
Mueren dos trabajadores atropellados en Armiñon y otro de infarto en Berrioplano
Mundua
Pinochet ocultaba nueve toneladas de oro en Hong Kong
Euskal Herria
Una amplia delegación vasca acompaña el histórico debate en el Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss