GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-26
«President’s Award» sariaren garrantzia nabarmendu du Ikastolen Elkarteak
English-Speaking Union fundazioak urtero eman ohi duen «President’s Award» saria Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak eskuratu du aurten, Space Search CD-ROMagatik. Elkarteko kideak zein materialaren egileak gustura agertu ziren; lehen ere sariak jasotakoak dira materialgintzan, baina honakoaren garrantzia «berezia» da.

DONOSTIA

«Haurrak alegiazko mundu batera eramaten ditu, eta esplorazioaren bidez ikasteko aukera emateaz gain, oso ondo egokitzen da ikasteko estilo eta lehentasunetara», arrazoi horiek eta beste batzuk argudiatuta Britainia Handiko English-Speaking Union fundazioak eman dio Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Space Search izeneko CD-ROMari «President’s Award» sari ezaguna.

Elkarteko ordezkariek pozgarri eta deigarritzat jo zuten saria, ez soilik ikastolen taldearentzat, oro har euskal gizar- tearentzat baizik, «herri honetako hezkuntza lanaren kalitatearen adierazle gisa» har baitaitekeela uste dute-eta.

Aurretik sari mordoa jasoa badute ere, Itziar Elortza, Elianitz-English egitasmoaren zuzendariak sari honen garrantzia nabarmendu zuen. «Lehenengo aldia da Britainia Handikoa ez den argitaletxe bati ematen diotela. Aurreko sariak Cambrige University Press, Oxford University Press eta Macmillan etxe ezagunek jaso zituzten».

IKT taldeko koordinatzaile eta egitasmoaren koordinatzaile pedagogikoak, Ander Iturburuk, 1989an sortu zenetik GIEko informatika taldeak egindako lana izan zuen hizpide. Haren esanetan, hiru dira materialak sortzeko garaian jarraitutako ildoak: Proiektu baten barruan uztartutako materialak sortzea; multimediak eskaintzen dituen ezaugarri metodologikoak aprobe- txatzea, paperezko euskarrietako aukerak osatzeko; eta garapen informatikoari eta diseinu grafikoari dagokionez, kalitatezkoak eta haurrentzako erakargarriak diren produktuak egitea. Alde horretatik, hiru arlo horien gainean sariaren epaimahaiak egindako aipamenak «pozgarriak eta adierazgarriak» izan direla aitortu zuen Iturburuk.

Hitza hartu zuen, halaber, Eleanitz-English egitasmoaren koordinatzaile pedagogiko Diana Lindsayk. Haren esanetan, 9-10 urteko haurrei zuzendutako CD-ROMa gelako ohiko ikasmaterialaren osagarri gisa sortu da. Materialak, adierazi zuenez, ipuinak entzun, irakurri, grabatu eta idazteko jarduerak; abestiak entzun, abestu, grabatu eta osatzeko jarduerak; eta hizkuntzaren gaineko hausnarketa jarduerak batzen ditu, hiztegi, ortografia, ahoskera eta esaldi mailakoak.

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakari Joxerra Zubizarretak CD-ROMa egin duen taldearen lana nabarmendu, eta elkarteak materialgintzan duen oparotasuna goraipatu zuen.

Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko kideak heldu den azaroaren 15ean joango dira Buckimgham-era Edinburgoko Dukearen eskutik saria jasotzera.



«Ahozko komunikazioari garrantzi handia ematen diogu»
Itziar ELORTZA | Eleanitz-English egitasmoaren zuzendaria

Gustura jaso du Itziar Elortzak saria, nazioartean ingeles irakaskuntzan dagoen «garrantzitsuenetarikoa» jotzen baitu. Sariaren oinarrian dagoen proiektuaren gakoak azaldu ditu.

­Zein da Eleanitz-English egitasmoaren helburua?

Hamabost urte dira Eleanitz-English izeneko egitasmoa martxan dagoela eta eleaniztasun proiektu orokor baten barnean sartzen da. Hala, lau urtetik aurrerako haurrekin ingelesa, gaztelania eta euskara era uztartuan garatzen dira.

­Horreratako zein metodologiaz baliatzen zarete?

Gure ingeleseko metodologiaren ezaugarri nagusia komunikatiboa izatea da, ipuin dramatizatuak egiten ditugu, elkarlanari eta elkarrekintzari eta ahozko komunikazioari garrantzi handia ematen diogu. Horretarako dugun tresna nagusia ez da testu liburu bat, irakaslearen gida baizik, bera baita lan guzti hori aurrera eramaten duena. Gero ipuinak, lan koaderno batzuk eta audio euskarriak ditugu. Horrekin batera orain CD-ROM lanak eskaintzen ditugu.

­Zein abantaila eskaintzen ditu CD-ROM euskarriak?

Hainbat abantaila ditu, horietako bat da hizkuntza irakaskuntzan egin behar den lan sistematikoa lantzeko baliabide motibagarri eta erakargarria izatea da. Modu ludikoan egiten da lana eta errepikapenerako aukera handia ematen du. Era berean, aniztasunari erantzuteko aukera ematen du; izan ere, gelan lana taldean egiten da asko, baina bakarkako lana ere behar da, eta ume bakoitzak bere mailan egin beharreko lan autonomorako bidea ematen du CD-ROMak. Gainera, multimedia denez, berezko ereduak jasotzeko aukera ematen du, eta, beraz, ahozko ulermenerako eta fonetika lantzeko baliabide polita da.-

M.E


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una iniciativa para abrir otras puertas
Euskal Herria
Ya no es un «asunto interno»
Euskal Herria
La denuncia de la tortura resuena dentro de la Sala
Euskal Herria
Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Euskal Herria
Balza engañó al Parlamento
Ekonomia
Mueren dos trabajadores atropellados en Armiñon y otro de infarto en Berrioplano
Mundua
Pinochet ocultaba nueve toneladas de oro en Hong Kong
Euskal Herria
Una amplia delegación vasca acompaña el histórico debate en el Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss