GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-26
Aiarako Gaztetxe Eguna egingo dute hilaren 28an Urduñako gaztetxean

URDUÑA

«Aiara osoko gazte mugimenduaren erreferente izango den eguna» izatea espero dute Arabako eskualde horretako gazteek antolatutako Aiarako Gaztetxe Eguna. Urriaren 28an egingo dute ekimena Urduñako gaztetxean, eta egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek.

Horiek bidalitako idazki batean, aspaldidanik instituzioak gazteekin modu axolagabean jokatzen ari direla salatu dute: «Gazteon iniziatibak bebestu beharrean, oztopoak bakarrik jartzen dizkigute. Azkenaldian indartu duten gaztetxeen aurkako politikak erakusten duen bezala, esate baterako». Bestalde, hau adierazi dute gazteek: «Aiarako gazte mugimendua berrindartzea dugu helburu, gazteak kapazak garelako gure iniziatibei tinko eusteko eta ametsak egia bihurtzeko».

Aipamen berezia egin dute Urduñako gaztetxearen inguruan; izan ere, esan zutenez, Urduñako gazteek hutsaraztearen mehatxupean bizi izan dituzte azken hilabete hauek.

Egitarauaren arabera, 12.30ean poteoa, haurrentzako jolasak eta irratsaio berezia izango dira, eta ondoren, bertso bazkaria, Xabi, Fredi eta Itxaso Paia anai-arreben eskutik. Kale kontzertuak, kalejira eta gauez kontzertuak izango dira.

Bestalde, lapurretak salatu dituzte Idiazabalgo eta Ordiziako gaztetxeetan. Astearte gauean sarraila txikituta sartu ziren Izalgo gaztetxean, eta musika-ekipoa eraman zuten. Kristalen batzuk ere txikituta agertu ziren, azaldu dutenez.

Izalgo Gazte Asanbladaren esanetan, hirugarren lapurreta izan da horrakoa. «Maiatzean dirua lapurtu ziguten gaztetxetik; abuztuan, bestalde, 300 euroko balioa zuten garagardo barrilak, eta orain, musika-ekipoa. Ekintzaren egileek jakin behar dute herriko gazteriari eraso egin diotela», azaldu dute gazteek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una iniciativa para abrir otras puertas
Euskal Herria
Ya no es un «asunto interno»
Euskal Herria
La denuncia de la tortura resuena dentro de la Sala
Euskal Herria
Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Euskal Herria
Balza engañó al Parlamento
Ekonomia
Mueren dos trabajadores atropellados en Armiñon y otro de infarto en Berrioplano
Mundua
Pinochet ocultaba nueve toneladas de oro en Hong Kong
Euskal Herria
Una amplia delegación vasca acompaña el histórico debate en el Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss