GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-26
Inkomunikazioa alboratzea eskatzeko lege proposamena Gasteizen

GASTEIZ

Gasteizko Parlamentuak atzo onartu zuen Estatu espainoleko Gorte Orokorrek Auzipetze Kriminalaren Legea aldatzeko lege proposamena. EA, EB, EAJ, EHAK eta Aralar alderdien babesarekin onartutako lege proposamenak bi xede ditu; alde batetik, «terrorismo» auziengatik ikertutako pertsonei ezartzen zaien inkomunikazio erregimena albora- tzea. Beste aldetik, polizia-etxeetan bideokamerak ezartzea exijitzen du.

Testua onartu duten tal- deen aburuz, tortura desagertzea ziurtatzeko «denbora eta leku ilunak desagerrarazi behar dira, une horie- tan, atxilotutako pertsonaren bermeak ahultzen direlako», argudiatu zuten.

PSE eta PP alderdiak izan ziren proposamenarekin bat egin ez zuten bakarrak. PSEko parlamentari Rodolfo Aresen iritziz, oraingo legediari eustea «erabat ezinbestekoa» da, haren ustez, «lan asko» baitago egiteke «ETAren amaierara iristeko». Gasteizko Legebiltzarrean, PPko bozeramaile Carlos Urquijok Aresen esanekin bat egin zuen, eta inkomunikazioa aplikatu ezean, atxiloketa baten ostean «ikerketan ezinbestekoak izan dai- tezkeen pertsonak eta materialak desagertu daitezkeela» argudiatu zuen.

Urquijok adierazi zuen Estatuko Segurtasun Indarren desprestigioan ez zuela parte hartuko, eta grabazioak egiteak polizien eta abokatuen lana «serioski zailduko» lukeela azaldu zuen.

Madrilera

Lege proposamen hori Gasteizko Parlamentuko Instituzio eta Barne Batzordean onartu zuten, eta ondoren Kongresu espainolera eramango dute han eztabaidatzeko. Bertan kokatzen dute gakoa legebiltzarkide hauek. Torturaren aurkako erakundeek eta adituek, ordea, Lakuari ere dei egin diote aspaldi, inkomunikazioa erabil ez dezan.

Atzo adostutako testua bi artikulutan banatzen da. Lehenak atxilotuen zaintzaren arduradunak, atxilotuaren eskubideak eta funtzionarioen segurtasuna bermatzeko polizia-etxeetan grabazioak egitea eskatzen du. Bigarrenak, aldiz, inkomunikazioa alboratzea proposatzen du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una iniciativa para abrir otras puertas
Euskal Herria
Ya no es un «asunto interno»
Euskal Herria
La denuncia de la tortura resuena dentro de la Sala
Euskal Herria
Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Euskal Herria
Balza engañó al Parlamento
Ekonomia
Mueren dos trabajadores atropellados en Armiñon y otro de infarto en Berrioplano
Mundua
Pinochet ocultaba nueve toneladas de oro en Hong Kong
Euskal Herria
Una amplia delegación vasca acompaña el histórico debate en el Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss