GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-26
GAAR
Azken txanpan ere babestuta
Iñaki de Juanaren aldeko elkartasunaren lekukoak erraz gainditu zituen mugak: Irlanda, Portugal, Okzitania, Eskozia, Mexiko,Galizia eta Argentina atzean utzita, gero Bretainiatik, Panamatik, Berlindik etaParistik ere iritsi dira haren askatasunaren aldeko oihuak. Bihar du epaiketa Madrilen.

Entzungor egiteak ez du esan nahi entzuteko ezer ez dagoenik. Estatu espainola eta frantsesa euren baliabideen bidez Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin egiten ari diren politika ankerra nazioartean gaitzetsi izatea da horren erakusle garbia; azkenaldian, Iñaki de Juanaren afera larriak indarrez agerian utzi duena. Biharko deitu dute bere aurkako epaiketa Madrilen, baina haren protestaren oihartzuna munduan zehar barreiatu da azken aste hauetan.

Abuztuaren 7an donostiarrak bere eskubideen alde Algecirasko ziegan abiatu zuen gose-greba gogorra bertan behera utzi aurretik, baita ostean ere, elkartasun keinu oparoak helarazi dizkiote munduan barrenetik; Panamatik, adibidez.

Bada, Kuna Yala eta Panamako brigadistek adierazpen bat eratu zuten, eta Frenadesok (Frente Nacional por la Defensa de los Derechos Economicos y Sociales) eta FER29 ikasle eta gazteen mugimenduak bere egin zuten idatzia. Elkarretaratzea baliatu zuten horren edukia ezagutarazteko. Gatazkaren konponbidean pausoak emateaz hitz egiten ari den garai hauetan, «espainiar eta frantziar gobernuek errepresioa eta era- soak egiten segitzen» dutela salatu zuten: «Iñakiren egoeraren erantzule zuzenak dira!».

ETAk ekintza armatuak etenda dituen uneotan, bi estatuen jarreraz zera salatu zuen brigadisten idatziak: «Gatazkari konponbidea emateko ez dute pausorik ematen; hori gauzatzeko beharrezkoak diren baldintza demokratikoak ez dituzte errespetatzen; preso politikoen kontrako erasoak egunerokoak dira; ilegalizazioak, hainbat koloretako polizien jazarpen eta errepresioak, euskal herritarren eta Euskal Herriaren kontrako epaiketak... Gogor salatu nahi dugu espainiar eta frantziar estatuen arduragabekeria». Hala, «zapalkuntza mekanismoak eteteko» deia egin zuten, «bestela, herri oso bat altxatuko da-eta!».

Deia Europar Batasunari

Hilaren 10ean, Europar Batasunak Berlinen duen egoitzaren aurrera eraman zuten 50 bat lagunek euskal presoen eskubideen defentsa ­egoitza Branderburgoko Atearen ondoan dago­. Elkarretaratu zirenek De Juanaren borrokaldia gogorarazi zuten, eta EPPKren aurkako azken neurriak gaitzetsi zituzten. «Bizi osorako espetxe zigorra, sakabanatze politika eta bakartzea erabiltzeak ez du bakearekin zerikusirik», ziurtatu zuten.

EPPK-k Euskal Herrian abiatu den prozesu politikoan parte har dezala eta prozesua Europar Batasunak babesteko exijitu zuten. Elkartasun rock kontzerturik ere izan zen.

Bi egun beranduago, bestalde, bi orduz elkarretaratu ziren beste hogei lagun Parisen, enbaxada espainolaren parean. Bertan, Euskal Herriarekiko Elkartasun Komiteko kideak, CNTkoak, La Santera preso bat bisitatzera abiatutako hiru senide, PCI berriko kide bat, Korsikako errepresioaren aurkako Komiteari babesa agertu dion militante bat eta Monseigner Jacques Gaillot aski ezaguna ere elkartu ziren, adibidez.

Elkarretaratzea isila izan arren, guardia zibil bat «hiruadarrekoarekin dotore jantzita» agertu zenean, «Iñaki de Juana, herria zurekin» oihukatu zuten.

Bretainiako EMGANN (Mouvement de la Gauche Independantiste BP) taldeak ere idatzi bat plazaratu du orain gutxi Iñaki de Juanaren egoera azaldu eta hura kalera dezatela eskatzeko. -



Iñaki De Juana ya ha declarado en la AN como testigo en otro juicio
GARA

MADRID

El represaliado donostiarra declaró ayer en calidad de testigo en el juicio que se sigue en la Audiencia Nacional contra la presa política vasca Belén González Peñalba por un atentado contra miembros del Ejército español en 1985 en Madrid.

De Juana pudo comparecer en el juicio dos semanas y media después de dejar la huelga de hambre mantenida durante más de 60 días, el pasado 8 de octubre, aunque la agencia Europa Press definió su estado como «delgado y algo pálido». Iñaki de Juana fue llevado a declarar a la sede judicial y respondió a las preguntas del fiscal Vicente González Mota.

Nuevos actos de solidaridad

Por otro lado, con motivo del juicio mañana en su contra en ese mismo tribunal especial por dos artículos publicados en GARA, Donostia, su localidad natal, acogerá hoy una «burrunbada» de protesta, a las 20.00, en la Parte Vieja. A las 3.00, a su vez, partirá desde el Teatro Victoria Eugenia el autobús en el que viajarán los ciudadanos que vayan a arroparlo a Madrid.

Hoy también se realizará al mediodía una concentración de apoyo al donostiarra, a iniciativa de Etxerat, ante la delegación del Gobierno español en Iruñea, mientras que para mañana, está prevista otra concentración rotatoria, de 12.00 a 20.00, en el Buen Pastor de Donostia.

En una nota, ANV deseó la vuelta de De Juana a Donostia y le envió sus «mejores deseos para reunirse con su familia y amigos». «Mañana vamos a ver ­añadió­ lo que da de sí el agujero negro en que se ha convertido eso que los españoles, que aún no se han enterado de lo que es democracia, llaman eufemísticamente justicia».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Una iniciativa para abrir otras puertas
Euskal Herria
Ya no es un «asunto interno»
Euskal Herria
La denuncia de la tortura resuena dentro de la Sala
Euskal Herria
Hiru egunotan ehundik gora herriko taberna arakatu dituzte poliziakideek
Euskal Herria
Balza engañó al Parlamento
Ekonomia
Mueren dos trabajadores atropellados en Armiñon y otro de infarto en Berrioplano
Mundua
Pinochet ocultaba nueve toneladas de oro en Hong Kong
Euskal Herria
Una amplia delegación vasca acompaña el histórico debate en el Parlamento Europeo
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss